Rovinj

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rovinj

Rovinj
bandera

armarria

Italieraz Rovigno
Estatua KroaziaKroazia
Eskualdea Istria
Koordenatuak

45°05′N 13°38′E / 45.083°N 13.633°E / 45.083; 13.633Koordenatuak: 45°05′N 13°38′E / 45.083°N 13.633°E / 45.083; 13.633

Rovinj non dagoen adierazten duen Kroazia-ko/-go/-eko mapa
Rovinj
Posta kodea 52210
Biztanleria 13,562 bizt. (2001)
http://www.rovinj.hr/

Rovinj (Istrieraz Ruvèigno edo Ruveîgno, italieraz Rovigno), Istria eskualdeko hiria da. Istria penintsularen mendebaldean dago, itsaso Adriatikoaren ertzetan eta Poreč eta Pularen artean. 13.562 biztanle ditu (2001) eta Herri turistikoa da, bai arkitektura veneziarragatik eta baita udako gaugiroagatik ere. Itsas portu aktiboa ere bada.

Populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13.562 biztanle ditu (2001). Hauetatik %76'31 kroaziarrak dira, %16 italiarrak eta %3'51 serbiarrak. Albaniarrak eta bosniarrak ere badaude. Udan italiarrak, alemanak eta austriarrak etortzen dira nagusiki. Rovinjen oraindik istriera edo rovignese hitz egiten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliriarrek sortu zuten baina erromatarrek eman zioten gaur egungo izenaren sorburua izango zena, Arupinium hasieran, gero Mons Rubinium eta azkenik Ruvinium. Herria kostaldetik banaturik zegoen irla batean eraikiz joan zen. 1283 eta 1797 artean Veneziarren itsas portu garrantzitsuenetakoa izan zen. 1763an kostaldetik banatzen zuen kanala materialez bete zuten Rovigno penintsula bihurtuz.

Istria guztia bezala, 1797tik aurrera Austria-Hungariako Inperioaren barnean egon zen Lehen Mundu Gerran Italiak eskuratu zuelarik. Bigarren Mundu Gerra bukatzean Jugoslavia jabetu zen hiriaz eta bertako biztanle italiar askok alde egin zuten. Kroazierazko Rovinj izena hartu zuen orduan. 1991tik aurrera Kroaziako hiria da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rovinjeko arkitektura guztia veneziar estilokoa da, bai eliza, kaleak, kaia eta gelditzen diren harresiak ere.

Santa Eufemia eliza (Svetog Eufemija): Istriako kanpandorre altuena du, 61 metrotakoa, eta Veneziako San Marko basilikaren kanpandorrearen irudiko egina da. Penintsularen tokirik altuenean dago eta bere inguruan labirinto itxurako kale estuek osatzen dute hiriaren alde zaharra.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rovinj Aldatu lotura Wikidatan