Rozenn Milin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rozenn Milin

Bizitza
JaiotzaLannilis1960ko apirilaren 30a (63 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaBretainia Mendebaldeko unibertsitatea
Rennes 2 Unibertsitatea - Bretainia Garaia 2022) doctorate in France (en) Itzuli : soziologia
École pratique des hautes études
Hizkuntzakfrantsesa
bretainiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak

Rozenn Milin (Lannilis, Finistère, 1960ko apirilaren 30a) ikus-entzunezkoen sektoreko profesionala da, kultura-aniztasuna eta, bereziki, hizkuntza-aniztasuna babesten engaiatua.

Gaztaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rozenn Milin Plouguinen bizi izan zen, Leon eskualdean (Finisterreko iparraldea), Bretainiako nekazarien familia batean hazia.[1] Rozenn Milinek 15 urte zituenetik militatzen du bere hizkuntza eta kulturagaren alde, antzerkia egiten zuen bretoieraz, eta Bretainiako dantzak eta hizkuntza irakasten zituen.

Ikasketak Bresten (Historiako lizentziatura eta maisutza), Rennesen (Ikasketa Zeltikoetako lizentziatura, 1988) eta Parisen (Historiako Ikasketa Aurreratuen Diploma, Goi-ikasketen eskola praktikoa, 1998, Venceslas Krutaren zuzendaritzapean) egin zituen. Les Celtes et la mort dans l’Antiquité d’après les textes grecs et latins eta Les Celtes et les sacrifices humains dans l’Antiquité ikerlanak egin zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rozenn Milinek bere ibilbidea bretoieraz eta frantsesez hasi zuen irratian (Radio Armorique, gero Radio Bretagne Ouest) eta eskualdeko telebistan (FR3 Bretagne et Pays de Loire), non, txandaka, kazetari, aurkezle, ekoizle eta hizlari elebidun izan zen.[erreferentzia behar]

1986an, New Yorkera joan zen, eta antzerki-ikasketak hasi zituen han. Eszenatokian eta telebistan, ingelesez, galesez eta frantsesez aritu zen, New Yorken, Britainia Handian eta Frantzian.[erreferentzia behar]

1990etik 2000ra, Parisen bizi zela, aldi berean kazetaritza-jarduerari ekin zion, eta Galesko telebistan lan egin zuen batez ere.[erreferentzia behar]

1981etik aurrera, lan trinkoko aldiak eta munduko lau bazterretara egindako iraupen luzeko bidaiak tartekatu zituen: Ipar eta Hego Amerika, Ekialde Hurbila, Erdialdeko Asia, Txina, SESB ohia, Afrika...[erreferentzia behar]

Bidaia horiek 1998ko irailean amaitu ziren, Patrick Le Lay TF1eko zuzendari nagusiak bretoierazko telebista-proiektu bat zuzentzeko eskatu zionean, zeinak 2000ko irailaren 1ean ikusi baitzuen argia. Rozenn Millin TV Breizh-eko zuzendari nagusia bihurtu zen, Frantziako lehen telebista erregional eta elebiduna; 2003 amaieran utzi zuen.[erreferentzia behar]

2004tik 2006ra, ikus-entzunezko agregatua izan zen Pekingo Frantziako enbaxadan: zinemaz, irratiaz, telebistaz eta industria digitalez arduratzen zen.[2]

2006ko udazkenean, Frantziara itzuli zen, eta mundu osoan arriskuan dauden hizkuntzak babesteko proiektua prestatzen hasi. 2008ko urtarrilean, Chirac Fundazioak hartu zuen proiektua bere gain; proiektuak Sorosoro izena hartu zuen.[3] Rozenn Milinen zuzendaritzapean, fase aktiboan sartu zen: filmatze-taldeek desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak eta kulturak filmatzen zituzten bost kontinenteetan, ikertzaile, hizkuntzalari eta antropologoekin lankidetzan. Bildutako datu batzuk linean jarri ziren nornahik ikus zitzan, sorosoro.org web-gunean. Chirac Fundazioak 2012ko urtarrilean utzi zion programa finantzatzeari, eta Sorosoro hiru urtez geldirik egon zen. Rozenn Milinek berrabiarazi zuen 2015 hasieran: webgunea berreraiki, eta grabaketei berriz ekin zioten 2016 hasieran, orduko hartan, hexagonoaren barruan.

2012tik 2021era, Bo Travail! ikus-entzunezko ekoiztetxeko bazkide izan zen. Testuinguru horretan, 2013an, Afrikan desagertzear zeuden hizkuntzei buruzko programa sorta bat ekoitzi eta zuzendu zuen Arte katerako, "Hil nahi ez duten hizkuntza horiek" izeneko zikloa.[erreferentzia behar]

2013tik 2015era, Bretainiako 19 pertsona ezaguni inkesta bat egin zien, euren bretoitasunarekin lotutako hainbat gairi buruz. Emaitza 2015 amaieran kaleratutako "Questions d'identité - Pourquoi eta comment ^tre Breton?" (Identitate-galderak - Zergatik eta nola izan bretoia?) izeneko lana da.[erreferentzia behar]

2022an, Du sabot au crâne de singe: histoire, modalités et conséquences de l'imposition d'une langue dominante: Bretagne, Sénégal et autres territoires izeneko tesia aurkeztu zuen. Hau da tesi horren gaia: hezkuntza-sisteman sinboloa erabiltzea tresna hertsatzaile gisa, eskualde ez-frankofonoetan frantsesa inposatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]