Esnegorri
Esnegorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius deliciosus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak |
saffron milk cap (en) ![]() | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esnegorria (Lactarius deliciosus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Lactarius generoko onddorik ezagunenetako bat da. Europan eta Ipar Amerikan zegoen jatorriz, baina beste eskualde batzuetan ere sartu da istripuz, koniferoen landaketen ondorioz.
Txapelaren kolorea laranja da, azenarioaren parekoa. Txapelak 4tik 14 zentimetroko diametroa dauka, eta gaztetan laua da, baina heltzen denean inbutu forma hartzen du. Laranja kolore askotako orbanak ditu eta batzuetan zirkulu zentrokideak ere baditu. Heze dagoenean itsaskorra da, baina gehienetan lehor egoten da.
Orri dekurrenteak ditu, elkarren ondoan estuki jarriak, eta sarritan barrutik hutsik egoten den hanka laranja dauka, 3-8 cm luze eta 1-2 cm lodi dena.
Freskoa denean, haragia hautsiz gero esne laranja gorrixka ekoizten du, eta zahartzean berdetu egiten da.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pinudietako lurzoru azidoetan bizi da.
Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Esnegorria perretxiko jangarria da. Aski estimatua da Euskal Herrian, eta perretxiko biltzaileek biltzen duten eta dendetan saltzen den perretxikoetako bat da.
Katalunian estimazio handiagoa dauka eta bertan gehien jaten den perretxikoetako bat da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.