Gibelurdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelurdina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula virescens
Fr., 1836
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelurdina, urritz-gibelurdina[1] edo Korosoa (Russula virescens) Russulaceae familiako perretxikoa da.[2] Kapelaren azala berde horixka edo berde urdinxka da. Laster pitzatu egiten da itxura ezkatatsua sortuz. Oin zuria dauka, oinarria ezkata arreekin. Bere orri erantsiak, zuri eta hauskorrak dira. Jateko hedatua, oso ona da.

Habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latifolioekin mikorrizak sortzen ditu ipar-toki epeletan.

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula virescens tokiko euskarazko testuetan:[3] gibelurdin (giberurdin, gidelurdin); urdin; urdin-perretxiko; urdintxa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibelurdina (koroso, korosua Oñatin). Berde-kardinilo mate kolorekoa, edo berde-horixka zurbil-zurbila. Normalean kardinilo orbanak dituen arren, erabat zuria ere izan daiteke, kasu honetan bere pisuak laguntzen du ezagutzen, pisu handia du beste russula batzuekin konparatuta, bere hauskortasunak ere bai, eta beti izaten ditu kapelako pitzadurak.

Kapela: 4-10 cm-ko diametroa, haragitsua, oso sendoa, hasieran borobildua eta gero ganbila, eta oso zurbila. Marmol itxurakoa, bere kutikula pitzatuagaitik eta bere kardinilo orbanengaitik barren zuriaren gainean.

Korosoaren orriak

Hanka: 2-9 x 1.5-5,5 cm-koa, beteta, eta gero arroa, zilindrikoa edo loditasun irregularrekoa, pruinosoa, irintsua goiko aldean, zuria, batzuetan orban arreekin.

Orriak: oso estu, hauskorrak, urkilatuak eta orri txiki batzukin, zuri-krema kolorekoak. Batzuetan orban arreak edo gorrixkak dituzte.[4]

Haragia: Zuria, gogorra, trinkoa, pikortsua, larbek erraz erasotzen diote. Ez du latexik, bolbarik eta eraztunik ere ez. Usain atsegina du eta zapore gozoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askorentzat zapore onena duen russula da. Bilatua eta estimatua da. Bere haragi zuri eta sendoak zapore leuna eta atsegina du. Gordinik jan daiteke. Desberdina izan arren, Amanita phalloides hilgarriarekin nahastua izan da. Honek eraztuna eta bolba ditu, eta zuntzezko kirtena eta gibelurdinarena klariona bezala apurtzen da.[5]

Garaia eta Lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan, San Pedrotik (ekainaren 29tik) irailaren amaiera arte, hostoerorkorren basoetan, batez ere hariztietan eta gaztainadietan.[6]

Nahaste arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula virescens (gibelurdin koroso)

Nahasketa Amanita phalloides-ekin bada, ondorio latzak izan ditzake, kapela berdezko beste russula batzuekin: Russula olivacea, Russula heterophylla etab.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korosoa goitik

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika eta hego-ekialdeko Asia.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinetik datoz. Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok, eta virescens = berdea, koloreari dagokio.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, gibelurdina desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[7] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gibelurdin». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-18.)
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 298 or. ISBN ISBN-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 97 or. ISBN ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color .. Iberduero, 170 or. ISBN I.S.B.N.: 84-404-0530..
  7. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]