Sagrario Aranburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagrario Aranburu

Bizitza
JaiotzaIruñea1930eko apirilaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2021eko apirilaren 8a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, abeslaria eta musikaria

Sagrario Aranburu Olasagarre (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1930eko apirilaren 17a - Ibidem 2021eko apirilaren 8a) dantzaria, abeslaria eta piano-jotzailea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odolean zeraman Sagrariok dantzarako grina, musika entzun orduko hasten zen dantzan. Sarasate pasealekuko udako txistu eta gaita dantzaldietan zaildutako dantzaria zen. Gerora, Iruñeko Orfeoiaren itzalean sortutako Duguna dantza taldean hasi zen dantzan. Taldean ezagutu zuen gerora bere senarra izan zen Javier Garaikoetxea Urriza. Elkarrekin dantzatu zuten taldeak egindako hainbat irteeratan -Palman, Bartzelonan, Madrilen, Pauen... baita Duguna izeneko ikuskizunean ere. Kantari solista lanak ere egin zituen Sagrariok Duguna taldean.

Dantzaria izateaz gain, kantari jardun zuen. Iruñeko Karmeliten abesbatzan hasi zen kantuan eta ondoren, Iruñeko Orfeoian, kontralto solista izan zen. Orfeoiko ohorezko bazkide ere izendatu zuten.

Musikaria eta kantaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeako Akademia Musikalean ikasi zuen "Paulino Caballero" saria lortuz. Gazte-gaztetatik Iruñeko Orfeoian (Orfeón Pamplonés delakoan) kantatzeko gogoa zuen, baina gazteegia izateagatik, 14 urte bete arte itxaron behar izan zuen.

15 urte bete gabe, orfeoiarekin izan zuen lehen ekitaldia 1945 urtean. Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniaz gain, egile beraren Meza Re-n, kantatu zuen, Pich Santasusana eta Arambarri zuzendari izan zituela ekitaldi bakoitzean, Bartzelonako Palau de la Música delakoan.[2]

1945eko Martxoaren 21ean Remigio Múgica eta J. Pich Santasusana zuzendarien eskaintza "Festivales SINFONICO-VOCALES" delakoaren programan
Remigio Múgica orfeoiko zuzendariak eta J. Pich Santasusana orkestrako zuzendariaren eskaintza Sagrariori

Orfeoiarekin zenbait ekitalditan parte hartu zuen, hala nola, Valladolideko Calderón Antzokian (1951). Orfeoiak 60ko hamarkadako errepertorioan Mozart, Mendelssohn, Rossiniren Stabat Mater eta Weberren Misa Sancta eta abarren piezarik onenak abesten zituen.[3]

Orfeoia bere etxea bezala hartzen zuen, 2.011n Nafarroako egunkari batean adierazi zuen bezala: "Nire 10 seme-alabetako bi Orfeoian daude, eta bederatzi urtetako biloba bat ere haurren abesbatzan". Familia ugari hori zaintzeko aldi baterako utzi bazuen ere, 60 urte egin zituen abesbatzan. "1980an itzuli nintzen, kantatzeko grina nuelako, 72 urtekin guztiz utzi arte".[4]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paulino Caballero" saria, ikasi zuen Iruñeako Akademia Musikalean
  • 2014ko Sanblas egunean omenaldia egin zioten Sagrario Aranburu eta Javier Garaikoetxea haren senarrari, Duguna dantza taldearen bi sortzaileei, soka-dantzaren ostean dantza bat eta esker-on opariak eskainiz.[5]
  • 2019an El Bronce Peñak Sanfermin festetan aitzindari izan diren emakumeei ematen dien "Festa" saria eman zion, besteak beste, festa berdinzaleak lortzeko bidean egindako ekarpen handiarengatik.[6][7][8] Sari honi lotutako Pioneras IV izeneko dokumentaleko protagonistetako bat ere izan zen Sagrario.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sagrario Aranburu» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. «Orfeón Pamplonés» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  3. «Arámburu, Sagrario - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  4. (Gaztelaniaz) Quintín, EFE Marta. (2011-03-11). «Las "señoritas" que hicieron mixto el Orfeón Pamplonés desde 1903 | Últimas noticias de la actualidad cultural en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  5. «Bigarren urtez San Blas-eko soka-dantza -» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  6. El Premio Festa 2019 de Los de Bronce reconoce a las primeras mujeres dantzaris de los Sanfermines -. 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  7. Orzaiz, Ion. «Saria, dantzara atera ziren lehen andreei» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  8. Telebista, EITB Euskal Irrati. «Berdintasunaren aldeko dantza» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  9. SER, Cadena. (2019-06-20). «Primeras dantzaris, premio FESTA-Los de Bronce» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).