Sailkapen Hamartar Unibertsala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sailkapen Hamartar Unibertsala, liburutegietan lanak sailkatu eta kategorizatzeko beharrarengatik sortzen den jakinduriaren sailkapen sistema bat da. Liburuen fitxa bibliografikoak egitekoan oso erabilgarria izateaz gain, SHUren bitartez beste edozein motatako dokumentu nahiz informazio elementu sailka daiteke. Horretarako oso baliagarriak dira sistemak dituen taula laguntzaileak, denborazkoa eta geografikoa, besteak beste.

Melvil Dewey, Massachusetts-eko Amherst College-ko liburutegizainak, 1876. urtean Dewey sailkapen hamartar sistema (DSS) sortu zuen, jakinduriaren sailkapena digituetan oinarritua izanik. Talde nagusi bati digitu bat ezartzen zaio, 0-tik 9-ra, eta talde barruan sortua izango den maila bakoitzari beste digitu bat gehitzen zaio. Honako hau hiru mailako adibide bat da:

8 - Literatura
88 - Literatura eslaviarrak
882 - Literatura errusiarra.

Ikus daitekeen moduan, maila bakoitza aurrekoaren zehaztapen bat da.

1892. urtean, Deweyek Paul Otlet eta Henri Lafontaine belgikarrei bere sistema itzultzen utzi zien aurrera eramaten ari ziren Bibliografa Unibertsalaren proiekturako. Hauek itzultzeaz gain, aldaketa garrantzitsuak egin zituzten gaur egungo Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) sortuz.

SHU-aren klase nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SHU eta DSS-ren ezberdintasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • SHU-a garatzen joan da eta hizkera latinoko herrialdeetan aplikatzen, DSS-a Ingelesa hitz egiten den herrialdeetan erabilia izan den bitartean.
  • SHU-a DSS-a baino zailagoa da erabiltzen.
  • SHU-ak jakinduria sailkatzeko erabilera zientifiko bat eskaintzen du, DSS-ak berriz dokumentuak silkatzeko eta liburutegiak antolatzeko balio du.
  • SHU-an maila bat hutsik gordetzen da (*4), etorkizunean ager daitezkeen beharrak asetzeko, DSS-an berriz digitu guztiak erabiltzen dira.