Saimiri sciureus
| Saimiri sciureus | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Ia mehatxatua (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Primates |
| Familia | Cebidae |
| Generoa | Saimiri |
| Espeziea | Saimiri sciureus Linnaeus 1758[1]
|
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Ernaldia | 162 egun |
Saimiri sciureus Saimiri generoko animalia da, Guyanan, Brasilen eta Venezuelan bizi dena. Primateen barruko Saimiriinae subfamilia eta Cebidae familian sailkatuta dago. Hainbat subespezie esleitu zaizkio, baina gaur egun Saimiri cassiquiarensis eta Saimiri collinsii espezie independente direla ebatzi da[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrek 25 eta 37 zentimetro arteko luzera duen gorputza dute, 36 eta 40 zentimetro arteko luzera duen isatsarekin. Emeek 25 eta 34 zentimetro arteko luzera duten gorputza dute, 36 eta 47 zentimetro arteko luzera duen isatsarekin. Arrek 550 eta 1.400 gramo artean pisatzen dute eta emeek 550 eta 1.200 gramo artean. Aurpegi arrosa, mutur beltza eta arku zuriak ditu begien gainean. Bere buruaren koroa oliba edo oliba grisa da. Bizkarreko ilajea kolorez alda daiteke gris, oliba edo laranjaren artean, baina sabela zuria da eta besoak hori-laranjak[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Linnaeus. (1758). 1 Syst. Nat., 29 or..
- ↑ Lynch Alfaro, Jessica W.; Boubli, Jean P.; Paim, Fernanda P.; Ribas, Camila C.; Silva, Maria Nazareth F. da; Messias, Mariluce R.; Röhe, Fabio; Mercês, Michelle P. et al.. (2015-01-01). «Biogeography of squirrel monkeys (genus Saimiri): South-central Amazon origin and rapid pan-Amazonian diversification of a lowland primate» Molecular Phylogenetics and Evolution 82: 436–454. doi:. ISSN 1055-7903. (kontsulta data: 2025-07-31).
- ↑ Rowe, Noel, ed. (2016). All the world's primates. Pogonias Press ISBN 978-1-940496-06-1. (kontsulta data: 2025-07-31).