Salburua (hiri-hedapena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salburuko auzo berriak

Salburua Gasteizen ekialdean sortzen ari den hiritartze berri bat da.

Salburua auzoaren ikuspegi orokorra

2000. urtean Gasteizko Udalak hurrengo urteetarako prestatu zuen Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak aurreikusitako hedapen handienetako bat da, Zabalganarekin batera. Auzoa zortzi sektoretan banaturik dago: Salburua deituko den auzoa (bi sektore), Santo Tomás, Izarra, Ibaialde, Arkaiate, Larrein eta Olaran.

Eraikitzeko lehen lanak 2003an hasi ziren, eta 2008rako Salburua auzoarenak amaiturik zeuden. Santo Tomás, Ibaialde eta Izarra auzoetan etxebizitzak eraikitzen ari ziren, Arkaiate eta Larreinen hiritartze lanak egiten ari ziren, eta Olaranen lanak hasi gabe zeuden.

Hiritartzearen egitura

Salburuak guztira 3.595.037 metro karratu izango ditu.

Salburuko etxebizitza-dorre bioklimatikoak, Iñaki Abalos eta Juan Herreros arkitektoek diseinatuak

Hiritartze berriaren sektoreak

Sektorea Azalera Etxebizitzak guztira Babes Ofizialekoak Libreak
S-7 (Salburua) 103.074 m2 104 0 104
S-8 (Salburua) 587.616 m2 2.614 1.960 654
S-9 (Santo Tomás) 359.919 m2 2.000 1.460 540
S-10 (Izarra) 158.583 m2 685 473 212
S-11 (Ibaialde) 266.637 m2 1.679 1.231 448
S-12 (Arkaiate) 413.791 m2 1.935 1.270 665
S-13 (Larrein) 357.559 m2 1.817 1.313 504
S-14 (Olaran) 346.350 m2 1.511 1.068 443
S-15 (Salburuko parkea) 1.001.508 m2 0 0 0

Salburuko urmaelak

Salburuko urmaelak

Bizitegi-auzo bat izateaz gain, Salburua hainbat urmaelez osatutako hezegune garrantzitsu bat da ere, aipatutako auzoaren ipar-ekialdean dagoena. Hauetako urmael nagusiak Arkautikoa eta Betoñukoa dira. Hauen artean Durantzarrako urmaela dago. Espazio honi Salburuko parkea deritzo, eta Gasteizko Eraztun Berdearen atal garrantzitsua da.

Salburuko parkeak hainbat behatoki dauzka hegaztiak behatzeko. Urmael hauek Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat osatzen dute.

Kanpo loturak