Salmorejo
Salmorejo | |
---|---|
zopa hotz, tomato soup (en) ![]() ![]() ![]() | |
Osagaiak | tomatea, ogia, oliba olioa, baratxuria, gatz arrunta eta Pan candeal (en) ![]() |
Historia | |
Jatorria | Espainia |

Salmorejoa lehen plater gisa zerbitzatu ohi den krema bat da; Kordobako errezeta tradizionala da.[1] Gazpatxoaren itzalean egon da urte luzez, baina zopa honek gero eta leku handiagoa hartu du merkatuan.[2]
Etxean egiteko modurik ez badugu, merkatuan hainbat aukera dago jateko prest.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salmorejoaren historia, sukaldaritzako prestaketa gisa, gizateriaren lehen uneetan hasi zen, osagaiak harri pare batean birrintzen ziren unean, hain zuzen ere.[3] Birrintze mekaniko bidez prestatzeko modu primitibo hori oso ezaguna zen, eta elikagai askori aplikatzen zitzaien.[4] Hasieran, salmorejo horiek ez zuten tomaterik izaten, eta horrek salmorejo zuria deitzen dena sortzen zuen.
Tomatea osagai gisa sartzeak aldaketa handia ekarri zuen plateraren prestaketara; horrek eman zion bere kolore gorria.[5]
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestaketa honakoa da: tomatea eta baratxuri bat zatietan moztu eta ontzi batera bota. Oliba olio-birjina dezente bota. Ozpina eta gatza bota eta nahasketa irabiagailuarekin birrindu. Ogi bat zatitu eta aurretik egindako nahasketari gehitu. Berriro irabiagailuarekin birrindu beharko dugu.[6]
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salmorejoa, oro har, plater sakon edo ontzi batean lehen plater gisa erabiltzen den elikagai gisa ateratzen da. Batzuetan tosta desberdinekin eta tortillarekin zerbitzatzen da.[7] Sukaldaritza modernoan ohikoa da akonpainamendu-saltsa bezala aurkitzea. Sukalde berrian apaingarri gisa erabiltzen da, baita akonpainamendu edo saltsa gisa ere.[8] Batzuetan, salmorejoa ere erabiltzen da zenbait elikagai gordin beratzeko, hala nola haragia eta arrainak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Teresa Barrenechea, Christopher Hirsheimer & Jeffrey Koehler. (2005). The cuisines of Spain: exploring regional home cooking. New York: Ten Speed Press, 67 or. ISBN 1580085156..
- ↑ a b 16-21.or. «Salmorejoa, kontsumitzeko prest. Zer osagairekin egiten da eta nola kontserbatzen da?» Consumer (kontsulta data: 2025-06-02).
- ↑ Jean Bottéro, (2005), La cocina más antigua del mundo, Bartzelona, Ed. M.J.
- ↑ José Briz (1989). «Breviario del Gazpacho y de los gazpachos», Los breviabrios del Árbol, 4.or.
- ↑ Aubaile-Sallenave, Françoise (1998). «El color en la alimentación mediterránea». Alimentación mediterránea y color (1.edizioa). Bartzelona: Icaria.
- ↑ EiTB. Tomate entsalada salmorejoarekin. .
- ↑ José Jiménez Ortega,David Lorenzo Sánchez, (2006), Las mejores recetas de las mejores ventas, tabernas y restaurantes de España, Madril, La Tierra Hoy S.L, 101.or.
- ↑ Villegas, Almudena (2009). El libro del salmorejo. Historia de un viaje milenario (1.edizioa). Córdoba: Almuzara.