Salomonen Igerilekuak

Koordenatuak: 31°41′20″N 35°10′11″E / 31.688992°N 35.169819°E / 31.688992; 35.169819
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salomonen Igerilekuak
Kokapena
Occupied territoryZisjordania
Koordenatuak31°41′20″N 35°10′11″E / 31.688992°N 35.169819°E / 31.688992; 35.169819
Map

Salomonen Igerilekuak (arabieraz: برك سليمان‎Burak Sulaymān, edo el-Burak, 'igerilekuak' soilik; hebreeraz: בריכות שלמה‎Breichot Shlomo) Zisjordaniako erdi-hegoaldean dauden antzinako uharkak dira, Al-Khader herrixkaren hegoaldean eta Betleemdik 5 kilometro hego-mendebaldera.[1] Igerileku-multzoa hiru zisterna irekik osatzen dituzte. Bakoitzak 6 metro ditu hurrengora erori aurretik, eta lurpeko iturburu batek elikatzen ditu. Bakoitzak 100 metro baino gehiagoko luzera, 65 metroko zabalera eta 10 metroko sakonera du. Ur-edukiera 200 milioi litro ingurukoa da. Ondorioz, igerilekuek mendeetan zehar inguruko ur-horniduran zeregin garrantzitsua izan dute.

Tradizioaren arabera, Salomon erregeak eraiki zuen.[1] Hau k.a. X. mendeko pertsonaia biblikoa izan zen, baina, gaur egun oso geroagokoak direla uste dute, zatirik zaharrena k.a. II. mendekoa izanda.[2]

Jerusalemgo akueduktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-horniduraren sistema asmondar garaitik aurrera sortu zuten pixkanaka eta, bere hedapen handieneko garaian, eta 80 kilometroko luzera zuten bost akueduktuk osatzen zuten. Bi akueduktuk Hebron inguruko iturburuetako urez elikatzen zituzten igerilekuak, bertako iturburuko urarekin bat eginez. Beste bi akueduktuk igerilekuetan pilatutako ura iparralderantz zeramaten, Jerusalemera (beheko akueduktua eta goiko akueduktua), eta hirugarren batek hegoalderantz zeraman ura, Herodionera.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Leeper, J. L.. (1903). «Remains of the Temple at Jerusalem» The Biblical World 22 (5): 340.  doi:10.1086/473292. ISSN 0190-3578..
  2. Allegro, John M.. (1964). The Treasure of the Copper Scroll. (2. argitaraldia) Garden City, NY: Doubleday, 67 or. OCLC .917557044.
  3. (Ingelesez) Garbrecht, Günter; Peleg, Yehuda. (1994). «The Water Supply of the Desert Fortresses in the Jordan Valley» The Biblical Archaeologist 57 (3): 161–170.  doi:10.2307/3210411. ISSN 0006-0895..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]