San Bartolome gaueko sarraskia
San Bartolome gaueko sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski genozidio |
Honen parte da | Frantziako Erlijio Gerrak |
Denbora-tarte | 1572ko abuztuaren 23a - 1572ko urriaren 5a |
Data | 1572ko abuztuaren 24a (egutegi gregorianoa) |
Kokaleku | Paris Orléans Saumur Angers Bourges Lyon Bordele Troyes Tolosa Okzitania Rouen Valence Orange |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Biktima | François de Caumont, Seigneur de Castelnau (en) (homicide victim (en) ) Higanot |
Pertsona hilak | 30.000 10.000 |
San Bartolome gaueko sarraskia (frantsesez: Massacre de la Saint-Barthélemy) higanoten aurkako sarraskia izan zen, 1572ko abuztuaren 23tik 24ra bitarteko gauean Parisen hasi zena. Hiriburuan zenbait egunez luzatu eta ondorengo asteetan hogei hiri baino gehiagotara hedatu zen. Katalina Medicik prestatu eta aitoren seme katolikoek eta beste zenbait herritarrek aurrera eraman zuten.
Frantzian XVI. mendean katolikoen eta higanoten arteko gerra luzean izandako gertaera bat izan zen San Bartolome gauekoa. Sarraskiak Frantziako gorteko erlijio eta politikazko istiluak zituen atzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaspard II.a Colignykoa higanoten buruzagia Espainiako erregearen kontra ari zen borrokan hegoaldeko lurraldeetan, Frantziako errege Karlos IX.aren eskaeren arabera. Katalina Medicik, Karlos erregearen amak, Colignyk bere semearengan zuen eragina ikusita, higanoten buruzagia hiltzeko asmo ezkutua izan zuen, eta hilketa prestatu zuen Guiseko etxe erromatar katolikoarekin batera.
1572ko abuztuaren 18an Katalinaren alaba Margarita (Margarita Valoiskoa), Henrike Nafarroako errege higanotarekin ezkontzekoa zen, eta hori zela eta higanoten aitoren seme talde handia iritsi zen Parisa. Colognyren kontrako hilketa-saioak huts egin zuen, baina Katalina berriz bildu zen aitoren seme talde batekin Tuileries jauregian, eta Parisen zeuden higanoten buruzagi guztiak hiltzea erabaki zuten.
Abuztuaren 24an Saint-Germain-l´Auxerrois elizako kanpaiak jo zuenean hasi zen sarraskia. Coligny bera izan zen hildakoetako bat. Louvren zeuden higanoten kontra ere erasoak izan ziren, eta hiriko higanoten dendak apurtu eta jabeak hil zituzten. Abuztuaren 25ean erregeak hilketei amaiera emateko agindua eman zuen arren, ez zen hala gertatu, eta probintzietara hedatu zen liskarra. Urriaren hasierara arte ez ziren istiluak amaitu, eta uste denez, Parisen bakarrik 3.000 hildako izan ziren. Sarraskiaren ondoren, herrialde protestanteetan katolikoen kontrako jarrera areagotu egin zen, eta haietan ere borrokak izan ziren. Handik aurrera protestanteek Joan Kalbinek proposatzen zuen aginpidearen aurreko mendekotasuna alde batera utzi, eta tiranoaren kontrako erasoak onargarritzat hartu zituzten.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Bartolome gaua Puntubi.com
- (Ingelesez) Massacres during the wars of religion: The Saint Bartholomew's Day Massacre, a foundational event Massacres.org
- (Ingelesez) Georges Goyau Saint Bartholomew's Day Catholic Encyclopedia (1913)
- (Ingelesez) Massacre of St Bartholomew Encyclopædia Britannica (1911)