San Jose Ikastetxea (Donostia)
Itxura
| San Jose Ikastetxea (Donostia) | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Donostia |
| Koordenatuak | 43°18′56″N 1°58′47″W / 43.31564°N 1.97986°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1889 |
| Kudeatzailea | San Bizente Paulen Karitateko Alabak |
San Jose Ikastetxea Donostiako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu eta hitzarmenduna da, San Bizente Paulen Karitateko Alabak elkarte katolikoak kudeatua. Prim kaleko 33 zenbakidun etxe historikoan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1889 urtean sortu zen, hiriko emakume filantropo batzuk Eskola Babes-etxea sortzeko beharra ikusi zutenean, langile xume eta alargunen seme-alabak hezteko. Proiektuak Maria Kristina Austriakoaren arreta erakarri zuen, eta horrek beste herritar batzuek emaitzak ekarri zituen.
1936an indar frankistek Espainiako Gerra Zibilean Donostia indarrez hartu ondoren, emakumeen presondegi bilakatu zen eraikina, beste toki batzuk atxilotuekin bete baitzituzten errepresioan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Donostiako Udala. (2019). Memoriaren Lekuak. Donostiako Udala (kontsulta data: 2025-07-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) San Jose Ikastetxea, ikastetxearen webgunea.
