Zurriola Ikastola 1968. urtean sortu zen Grosen, Elbira Zipitriak euskara eta pedagogia berriak eskolan sartzeko sortu zuen mugimenduaren barruan.[1] Frankismo garaian euskara eta eskola publikoa zeharo baztertuta zeudenean Zipitriaren eskutik ideia berritzaileak azaldu diren alternatiba arrakastatsu bat sortzeko: ikasle guztiengan sinistea, eleaniztasunaren garrantzia, ikasketa prozesuan haurren protagonismoa bermatu beharra zen.[2]
Elbira Zipitriarekin harremanetan, Kontxita Beitia lehenago ibilia zen Pasai Antxon eta Groseko bere etxeko gela batean eskolak ematen. Baina Donostiara joan eta bi urtera, ikusita hiriko beste auzoetan ikastolak sortzen hasiak zirela, jendearekin hitz egin eta lokal baten bila hasi ziren Zurriola Ikastola eratzeko. Zurriolako ikastola ofizialki 1968an sortu zen, hasieran "Escuela Parroquial San Ignacio" izenarekin. Kontxita Beitia Donostiako Andereñoen Erresidentziako irakaslea zela proiekturako irakasle bila zebilen, eta han topatu zituen Mari Tere Elola eta geroago Maite Garagorrik bere bulegoko lan finkoa utzi eta bat egin zuen proiektuarekin.[3] Hala, Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorrik Zurriola ikastola 60 haurrekin abian jarri zuten 1968ko urriaren 8an.
«
Argi eta garbi ikusten nuen ordurarte genituen etxebizitzako ikastolen garaia bukatuta zegoela. Beraz nire burutazioak ekintza bihurtu behar. Nere ikastolara etortzen ziren haurren gurasoei ikastola handi bat jartzeko garaia etorri zitzaigula adierazi nien, hau da, eskola eta kolejioetako ordutegia jarraituz, haurrak mailaka taldekatuz, andereño batzuekin eta abar. Guztiei ongi iruditu zitzaien, baina nondik hasi?
Gaur egun, Zurriola Ikastola Irakaskuntza kooperatiba Elkarteak (I.K.E.) 1.300 ikasle, mila familia inguru eta ehundik gora langile biltzen ditu. Ikastolaren xede nagusia euskara eta euskal kultura bultzatzea da, eredu pedagogiko berrizale baten mesedetan.
2008an Zurriola Ikastolak eta Barandiaran Lizeoak bat egin zuten, eta Zurriola Ikastola izena hartu zuten izena bientzat.[1]
2021: Kutxa Bira ekimenaren bukaerako ekitaldietako batean, Donostian, Kontxita Beitiak kutxa eusteko ohorea izan zuen. Amaiera ekitaldiak, Seguran eta Urruñan izan ziren biharamunean. Aurreko asteetan ekimenari jarraipena egin zioten Naiz Irratian Kontxita Beitia eta Marimi Ugaldek. Kutxa Bira Carmen de Patagonesetik (Argentina) abiatu zen, martxoaren 20an, eta Hego Amerikako euskal etxeetatik igaro zen Euskal Herrira iritsi zen arte. Baiona izen zen Europako lehen geltokia, apirilaren 8an, eta handik Euskal Herriko herrietatik itzulia egin zuen. Bartzelonan ere izan zen; guztira, 80 herriko bira egin zuen egurrezko kutxak.[7]
Eusko Jaurlaritzak 2003an omendu zituen euskara irakasleak (Kontxita goian eskuinaldean)2003: Kontxita Beitia irakasleak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste zenbait irakaslerekin 2003an Eusko Jaurlaritzaren ezagutza eta esker ona jaso zituen.