Edukira joan

San Martinen kartusia

Koordenatuak: 40°50′36″N 14°14′28″E / 40.84341°N 14.24113°E / 40.84341; 14.24113
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martinen kartusia
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
HiriaNapoli
Koordenatuak40°50′36″N 14°14′28″E / 40.84341°N 14.24113°E / 40.84341; 14.24113
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1325
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa
IzenaMartin Tourskoa
Erabileramuseoa
Arkitektura
ArkitektoaCosimo Fanzago (en) Itzuli
EstiloaBarrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbidealargo San Martino, 5 - Napoli
E-postamailto:pm-cam.sanmartino@beniculturali.it
Telefonoatel:+39-081-229-4502
Webgune ofiziala

San Martinen kartusia (italieraz: certosa di San Martino eta Napoliko kartusia ere deitua) Vomeroko muinoan dagoen Napoliko kartusia bat da, Castel Sant'Elmo gazteluaren ondoan dagoena. Monumentu erlijioso konplexu handienetako bat eta hiriko arkitektura barrokoaren adibiderik onenetako bat da, San Jenaroren Altxorraren Errege kaperarekin batera, XVII. mendeko napolitar pinturarentzat funtsezko tokia izateaz gain, ehun bat areto, bi eliza, lau kapera, hiru klaustro eta lorategi eseki ditu.

Kronologikoki, Campaniako bigarren kartusia izan zen, Paduako San Lorentzokoa baino hemeretzi urte beranduago eraikia eta Capriko San Giacomo baino berrogeita sei urte lehenago. Italiar batasunaren ondoren monumentu nazional titulua jaso zuen eta 1866tik San Martinoko Museo Nazionala dago, hiriaren historia artistiko eta kulturala kontatzeko helburuarekin sortua.

1325ean, Sant 'Erasmo muinoaren tontorrean, Karlos Anjouk, Calabriako dukeak, Roberto I.a Napolikoaren seme nagusiak, monasterio bat eraikiarazi zuen kartusiarren ordenarako, Frantziako errege etxearen gogokoena. Kartujaren eraikuntza hasi zuten arkitektoak, urte horietan bertan ondoko Belforte gazteluan (Castel Sant 'Elmo bezala ezagunagoa) lanean ari zirenak izan ziren: Tino di Camaino eta Francesco di Vito, 1336an, Camainoren heriotzaren ondoren, bere ikasle zen Attanasio Primario eta Giovanni Bozzak ordezkatu zutelarik. Kartuja 1368an inauguratu eta sagaratu zen, Napoliko Joana I.a erreginaren erregealdian, kartusiarrek jada 1337tik monasterioaren jabe egin ziren arren. Hala ere, eraikinaren jatorrizko soluzio arkitektonikotik elementu gutxi batzuk baino ez dira kontserbatzen multzo erlijiosoaren barnean: antzinako jangelan aurkitzen diren katalan estiloko arkutxoekin egindako irekiera batzuk ezagutzen dira, ziurrenik pasaplato bezala erabiliak, berriki zaharberritze batean argitara ateratakoak. Garrantzitsuagoak dira, eraikinaren jatorrizko diseinu gotikoa agerian uzten baitute, 2015ean jendearentzat irekitako kartusiako lurpeko espazioak, ziur asko, Camainoren obrak, muinoaren barruan zulatutako Belforteko gazteluarekin lotutako aurretik zeuden egiturak barne hartu zituela frogatzen dutenak, kartusiarren soto gisa balio dutenak.

Multzoa San Martin Toursekoari eskaini zitzaion XVI. mendearen bigarren erdialdean, ziur asko, bertan, aurretik berari eskainitako antzinako kapera bat zegoelako. Kontrarreformaren bultzadapean, kartusia irizpide moderno eta handizaleagoen arabera aldatu zen, XVI. mendearen amaieran konplexuak manierista berantiar eta barroko estiloko birmoldaketa eta handitzeak jasan zituelarik. Lanak, 1589 eta 1609 bitartean, Giovanni Antonio Dosiori eman zitzaizkion, konplexuak jaso zituen eraldaketa gehienen lehen egilea izan zena, komentu konplexuaren diseinu arkitektoniko berriaz arduratu zelarik. Dosiok, XIV. mendeko klaustro handia birmoldatu zuen, honi, monjeentzako gela gehiago gehitu zizkiolarik, hauen kopurua esponentzialki hazten ari zelarik, prokuradoreen klaustroa eraiki zuen, eta, alboko kaperak eta alboko gelak eraikiz, eliza abside aldera zabaldu zuen: alde batetik, korua eta egongela; eta, bestetik, errefektorioa eta Altxor Berriaren kapera. Garai honetakoak dira barne aretoak apaintzen dituzten margolanak, Arpinoko zalduna, bere anaia Bernardino Cesari, Belisario Corenzio, Giovanni Baglione, Lazzaro Tavarone, Andrea Lilli eta Avanzino Nucci bezalako artistei ematen zaizkienak. Eskulturaren gehiengoa Pietro Bernini, Michelangelo Naccherino eta Giovan Battista Cacciniren lanari zor zaio.

1618tik 1623ra, lanen zuzendaritza, Giovan Giacomo di Confortoren esku geratu zen, Dosioren proiektua osatzeaz arduratuko zena, 1623tik 1656ra, bere aztarna artistikoa Cosimo Fanzago arkitektoak utzi zuen bitartean, konplexuak hartu zuen itxura barrokoaren egilea. Fanzagori zor zaizkio elizaren fatxada eta barruko eta kaperetako marmolezko dekorazioak, klaustro handiko arkupeetako hormak apaintzen dituzten marmolezko bustoak eta Prior hilerria, hamarkada batzuk geroago eraikitako Padulako kartujaren eredu bihurtuko dena. Fase honetan lan egin zuten margolariak XVII. mendeko napolitar pinturaren artistarik onenak izan ziren: Jusepe de Ribera, Luca Giordano, Battistello Caracciolo, Paolo Finoglio, Massimo Stanzione eta Guido Reni eta Giovanni Lanfranco emiliarrak.

XVIII. mendearen lehen erdian, lanak Nicola Tagliacozzi Canalera pasa ziren, batez ere, prioreak okupatutako espazioak berreraikitzera dedikatu zena, hauen gelak, Crescenzio Gambak freskoz apainduak izan zirelarik, eta, ondoren, Domenico Antonio Vaccarora. Fase honetan, bi arkitektoek Francesco Solimena eta Francesco De Muraren laguntza izan zuten pintura-dekorazioetarako.

1799an, kartusiarrak, jakobinismoz kanporatuak izan ziren, 1804an itzuliz, 1807an berriz kanporatuak izateko. 1836an berriz onartuak izan ziren eta 1866an behin betiko kanporatuak, kartusiari izen bereko museo nazionala erantsi zitzaionean, honela, Giuseppe Fiorelliren eskariz, italiar estatuaren ondasun monumental bihurtuz.

  • VV.AA. (1990). La Certosa di San Martino (italieraz). Editrice Electa. ISBN 9788843510993.
  • VV.AA. (2008). Guida d'Italia - Napoli e dintorni (italieraz). Milán: Touring Club Editore. ISBN 978-88-365-3893-5.
  • VV.AA. (2000). La Certosa e il Museo di San Martino (italieraz). Nápoles: Editrice Electa. ISBN 88-435-8637-8.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]