Guido Reni
Itxura
Guido Reni (Bolonia, Italia, 1575eko azaroaren 4a - 1642ko abuztuaren 18a) margolaria, dekoratzailea eta marrazkilaria izan zen. Albano eta Domenichino margolariekin batera Denijs Calvaert, Ludovico eta Caravaggio maisuen ikasle izan zen. Antzinateko marmolezko irudi leunak aztertu zituen, eta harmonia handiko irudi biluzi asko pintatu zituen. 1613-1614 urteetan pintatu zuen bere obrarik ospetsuena, Erromako Pallavicini-Rospigliosi jauregiko sabaiko Egunsentia. Erroman izan ondoren Boloniara itzuli zen, eta erlijio-pintura landu zuen. Boloniako pintorerik handiena izan zen Ludovico Carracci maisua hil zenez geroztik, eta eragin handia izan zuen Europako pintoreengan, Frantziako eskolako pintoreengan batez ere.
Lan nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Zezilia, 1606
- San Sebastian, c. 1615 behin baino gehiagotan margotu zuen santua.
- Arima dohatsua, c. 1640, Erromako Museo Kapitolinoan.
- Atalanta eta Hipomenes, 1618–1619, Prado Museokoa (beste bertsio bat ere bada).
- David eta Abigail, c. 1615
- Bako edaten, Staatliche Kunstsammlungen Dresden.
- Bako eta Ariadna, circa 1619–1620, Los Angeles County Museum of Art
- Kristoren bataioa, c. 1622–1623
- Moises legearen tauletik, c. 1624, Galleria Borghese.
- Errosarioko Ama Birjina
- Ama Birjina Doloretakoa.
- Ecce Homo, Louvre.
- Magdalena penitentziagilea, c. 1635
- Done Jakue, c. 1636–1638
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |