San Pedro de Cardeña monasterioa
San Pedro de Cardeña monasterioa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Frantses Bidea Burgosko probintzian | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Udalerria | Castrillo del Val |
Koordenatuak | 42°18′16″N 3°36′27″W / 42.304318°N 3.607394°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Burgosko artxidiozesia |
Erabilera | benedictine abbey (en) trapako monasterioa Kontzentrazio-esparrua |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-979 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000466 |
979 | |
Webgune ofiziala | |
|
San Pedro Cardeñakoa monasterioa edo San Pedro de Cardeña monasterio (gaztelaniaz: Monasterio de San Pedro de Cardeña) Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Burgosko probintzia dagoen Castrillo del Val udalerrian kokatzen den monasterio bat da. Burgos hiriburuko erdigunetik 10 kilometrotara dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]899. urtean sortu zen. 953. urteko abuztuaren 6an mairuek monasterioa erasotu eta bertako 200 fraide martirizatu zituzten, 1603. urtean horiek kanonizatu eta Cardeñako Martiriak izena jaso zuten. Monasterioak ospe handia izan zuen, bertara sona handiko jendea inguratzen baitzen, horien artean Filipe III.a Espainiakoa erregea eta haren andrea zen Margarita Austria-Estiriakoa erregina zeudelarik. Monasterio honek bizitako garai oparoak bertako Scriptorium bikainean islatzen da.
Monasterio hau Cid Campeador bizitzarekin aski lotua dago, Burgos hiritik erbestera Valentzia bidean zihoala bertan gelditu baitzen, hemen bere zaldi maitatuena izan zen Bakiekaren hilobia dago, gainera 1102-1921 bitartean Cid Campeador delakoaren hilobia eta haren emazte Ximena Díazen gorpuak bertako Heroien Kaperan lurperatuak egon ziren, han 29 erregeen eta Ciden senitartekoen gorpuak daudelarik. Halere, 1921. urtean Ciden gorpua Burgosko katedralera lekualdatu zen.
1931ko ekainaren 3an monasterio hau Kultura ondasun izendatu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpaidorreak.
-
Babiekaren hilobia.
-
Santu Martirien ataria.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pedro Cardeñakoa monasterioaren webgunea (Gaztelaniaz)