Edukira joan

San Quentin Estatu Presondegia

San Quentin Estatu Presondegia
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriMarin konderria
Koordenatuak37°56′15″N 122°29′21″W / 37.9375°N 122.4891°W / 37.9375; -122.4891
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1852
Inaugurazioa1852ko uztaila
KudeatzaileaCalifornia Department of Corrections and Rehabilitation
Edukiera3.084
Arkitektura
Azalera1,75 km²
Kontaktua
Helbidea100 Main Street, San Quentin, CA 94964
Webgune ofiziala

San Quentin Estatu Presondegia (ingeles San Quentin State Prison edota SQ) AEBtako Kalifornia estatuko San Quentin hirian dagoen gizonezkoentzako espetxea da, Marin konderrian eta San Frantzisko hiriaren iparraldean. Estatu osoan heriotza korridorea duen espetxe bakarra da, gas ganbera bat ere bai. 1852an ireki zen eta ordudanik bertatik AEBtako gaizkile eta preso arriskutsu asko igaro dira.

Ziurrenik, eta batez ere zinemari esker, Alcatrazeko kartzela eta Sing Sing espetxearekin batera herrialde horretako hiru presondegi ospetsuenak bide dira. Beste askoren artean, 1969an Johnny Cash kantautore ezagunak bertan kontzertu bat jotzeaz gain, 2003an Metallica heavy metal talde ospetsuak ere St. Anger kantaren bideoklipa hantxe grabatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]