Sanbodromo
Itxura
Sanbodromoa (portugesez: Sambódromo) Brasilgo inauterietan sanba eskolek desfilea egiteko prestatua dagoen eremu handia da. Ikusleentzako harmailez inguratutako hiribide bat izan ohi da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sanbodromo (portugesez: Sambódromo) hitza Darcy Ribeiro brasildar antropologoak sortu zuen neologismoa da. Sanba eta grezierazko dromos (grezieraz: δρόμος, euskaraz: bidea) hitzak elkartzetik sortua da, hau da, sanbaren bidea.
Brasilgo sanbodromoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brasilgo sanbodromorik ezagunenak:
Hiria | Sanbodromoa |
---|---|
Macapá | Herri Arteen Sanbodromoaren Eskola |
Manaus | Manausko Sanbodromoa |
Ceilândia | Ceilanbodromoa |
Monte Santo de Minas | Sebastião Antônio da Silva Sanbodromoa - Terreirão do Samba |
Belém | Amazônica Davi Miguel Amazoniar Kultura Herrixka |
Cabo Frio | Sanbaren Etxea |
Campos dos Goytacazes | Osório Peixoto Herri Ekitaldi Zentroa |
Rio de Janeiro | Sapucaíko Markesaren Sanbodromoa |
Cruz Alta | Mestre Vidal Sanbodromoa |
Porto Alegre | Porto Secoko Kulturgunea |
São Paulo | Anhembiko Sanbodromoa |
Santos | Dráusio da Cruz Sanbaren Pasarela Sanbodromoa |
Bauru | Bauruko Udal Sanbodromoa |
Paulínia | Paulíniako Sanbodromoa |
Florianópolis | Nego Querido Pasarela |
Laguna | Hildenburgo Moreira Erabilera Anitzeko Eskola |
Brasildik kanpoko sanbodromoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brasildik kanpo ere badira sanbodromo batzuk inguruko herrialdeetan:
Herrialdea | Hiria | Sanbodromoa |
---|---|---|
![]() |
Gualeguaychú | Gualeguaychúko Sanbodromoa |
![]() |
Mercedes | Estazioko Parkearen Sanbodromoa |
![]() |
Encarnación | Sanbodromo Gizarte Zentroa |