Darcy Ribeiro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Darcy Ribeiro
Darcy Ribeiro.jpg
Brasilgo senatari

Bizitza
Jaiotza Minas Gerais1922ko urriaren 26a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Brasilia1997ko otsailaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa São Pauloko Unibertsitatea
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea antropologoa, politikaria, idazlea, soziologoa eta eleberrigilea
Lantokia(k) Brasilia
Kidetza Academia Brasileira de Letras

Darcy Ribeiro (Montes Claros, Minas Gerais, Brasil, 1922ko urriaren 26a - Brasilia, Brasil, 1997ko otsailaren 17a) brasildar antropologo, hezle eta politikaria izan zen. Hezkuntzako eta Kulturako ministroa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologia eta politika-zientzietako ikasketak egin zituen, Sao Pauloko Unibertsitatean. 1947an Indiarren Babes Zerbitzuko ikertzaile eta etnologo gisa lanean hasi zen, eta etnologia sailaren buru izan zen, 1952tik 1956ra bitartean. 1953an Indiarraren Museoa sortu zuen. Hezkuntzaren munduan, Heziketa Ikerkuntza Zentroko eta Analfabetismoa Desagertzeko Kanpainaren Ikerkuntza Sozialen saileko zuzendari izan zen. 1961ean Hezkuntzako eta Kulturako ministro izendatu zuten, eta kargu horretatik Brasiliako Unibertsitatea sortu zuen. 1963tik 1964ra, Errepublikako lehendakaritzako Etxe Zibileko buru izan zen. Azkeneko urte horretan, gobernuaren kontra azpilanean aritu zen taldeak eskubide politikoak kendu zizkion.

Uruguaira erbesteratu zen, eta Txilen eta Perun bizi izan zen gero. Perun antropologia eskolak eman zituen, eta unibertsitateko irakaskuntza berritzen jardun zuen, gero. 1976an Brasiliako Unibertsitatean hasi zen berriro lanean, eta urrutiko hezkuntzarako oinarriak jarri zituen. Etnologo gisa, zenbait ikerketa egin zituen Brasileko indiar taldeen artean.

Bere azterketetan oinarrituta, indiarren erlijio, mitologia, hizkuntza eta kulturei buruzko liburu asko idatzi zituen: Proceso civilizador (1968, "Zibilizatzea"); Universidad necesaria (1969, "Ezinbesteko unibertsitatea"); Las Américas y la civilización (1970, "Amerikak eta zibilizazioa"); Teoría de la historia de Brasil (1972, "Brasileko historiaren teoria"); eta indiar mitologiari buruzko eleberri handi bat, Maíra (1976).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darcy Ribeiro Aldatu lotura Wikidatan