Sandister Tei
| Sandister Tei | |||
|---|---|---|---|
(2019) | |||
2012 - | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Akkra, | ||
| Herrialdea | |||
| Talde etnikoa | African people (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Cardiffko Unibertsitatea Ghanako Unibertsitatea | ||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | kazetaria eta wikimedialaria | ||
| Enplegatzailea(k) | AJ+ (en) Citi FM (en) | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sandister Tei ghanatar kazetari eta wikilaria da. Wikimedia Ghana User Groupeko sortzailekidea eta boluntario aktiboa da[1]. 2020ko urrian, urteko wikilari izendatu zuen Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileak[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akkran jaio zen[3]. Achimota ikastetxean graduatu ondoren, geografia ikasi zuen Ghanako Unibertsitatean[3]. 2013an, Tullow Groupen diru-laguntza irabazi zuen Cardiffko Unibertsitatean kazetaritzako masterra egiteko[3][4].
2014an, AJ+ erakundean lan egiten hasi zen[3][5]. Gero Joy FM eta Citi FM irrati-kateetan lan egin zuen[4][5].
2012an sortutako Wikimedia Ghana User Groupen sortzailekidea da. 2018an, re:publica biltzarrean, Akkran, irudikapen-askatasunaren aldeko kanpaina bat abiatu zuen[6].
2012an, Wikimania biltzarraren antolatzaileekin Afrikari buruzko edukia Wikipedian areagotzeko moduak eztabaidatu zituen[1]. Hurrengo urtean, Wikimaniara joan zen Hong Kongera Afrikako editoreen topaketa formal baten baitan, eta bilera horretara joan zen Ghanako lehen emakume bilakatu zen[1].
2020ko urriaren 15ean, Jimmy Walesek urteko wikilari izendatu zuen[2][7]. COVID-19 pandemia eta bidaia-murrizketak zirela eta, Walesek ezin izan zion saria pertsonalki eman, baina horren ordez Zoom bidez deitu zion[8].
2021etik Wikimedia Fundazioan lan egiten du[9].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Ofori, Oral. «Planning Wikimedia Ghana» Ghana Web 2013-08-26 (kontsulta data: 2024-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Meet the 2020 Wikimedian of the Year: Sandister Tei» Diff 2020-10-15 (kontsulta data: 2024-02-12).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Knott, Stacey. «Ghana's Purple People» Folks 2017-02-01 (kontsulta data: 2020-10-15).
- ↑ a b (Ingelesez) «Sandister tei» TGSS Alumni Group (kontsulta data: 2024-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Boakye-Yiadom, Nana. «Student journalists dig into data after Journoshop II» Citi 97.3 FM – Relevant Radio 2016-02-08 (kontsulta data: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «Sandister Tei» re:publica Accra (kontsulta data: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Wales, Jimmy. «Celebrating the people who go above and beyond to build free knowledge: Meet our 2020 Wikimedian of the Year» Medium 2020-10-15 (kontsulta data: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Quist, Ebenezer. «Ghanaian lady awarded by Wikipedia as its worldwide best worker for the year 2020» Yen 2020-10-16 (kontsulta data: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «Sandister Tei» Wikimedia Foundation (kontsulta data: 2024-02-12).