Wikipedia honetan hizkuntzen loturak orriaren goiko aldean daude, artikuluaren izenburuaren eskuinaldean. Joan gora.
Wikimania
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimania nazioarteko kongresua da, Wikimedia Fundazioak kudeatzen dituen wikietan ekarpenak egiten dituzten erabiltzaileek parte hartzen dutena. Bertako aurkezpenen nondik-norakoek Wikimedia Fundazioaren proiektuak, beste wiki batzuk, kode irekiko softwarea, ezagutza eta eduki libreak, eta hainbat faktore sozial eta tekniko hartzen dituzte barne, besteak beste.