Edukira joan

Sangina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonardoren autoerretratua, c. 1510-1515, Turin.

Sangina[1] margolaritza-teknika bat da, hematite izena duen oxido ferrikoaren aldaera batean oinarritutakoa[2], batez ere biluzien estudioak eta erretratuak egiteko erabili izan dena. Hauts, barra zein laminatan erabili ohi da. Agertutako tonalitateak asko dira, beti ere gorriaren sailekoak (okrea, marroia, beixa...), eta hortik datorkio izena (frantsesetik, sanguine, "odolkara").

Hematitea Turkiako Sinope hiritik ekartzen ei zuten, eta hori dela-eta sinopia izena ere eman zitzaion teknika berberari. Hastapenetan freskoak prestatze lanetarako erabiltzen zuten, marrazkia aipatu euskarrian finkatzeko hain zuzen. XIV. mendearen amaiera aldean berezitu zen eta marrazkiak egiteko teknika modura propio erabili. Argitasuna eta ilusionismoa dira prozedura honek dakartzan efektu berezkoak, eta batik bat erretratuak eta biluziak sortzeko da aproposa. Artista askok heldu dio teknika honi: Leonardo, Michelangelo, Pontormo, Lorrain, Le Brun, Fragonard eta frantziar inpresionistekManet, Renoir, Morisot, eta abar-.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sangina, Euskalterm, Hiztegi terminologikoa, 2003 (noiz kontsultatua: 2024-10-30)
  2. Sangina. Aritz, Guggenheim museoa (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]