Berthe Morisot
Berthe Morisot | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Berthe Marie Pauline Morisot |
Jaiotza | Bourges, 1841eko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1895eko martxoaren 2a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Passy hilerria |
Heriotza modua | : Gripea |
Familia | |
Aita | Edmé Tiburce Morisot |
Ama | Marie Joséphine Cornélie Thomas |
Ezkontidea(k) | Eugène Manet (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Joseph Guichard Camille Corot |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, Irarlea eta litografoa |
Lantokia(k) | Paris Belgika Italia Herbehereetako Erresuma eta Londres |
Lan nabarmenak | The Port at Lorient (en) ![]() Sehaska The Psyche mirror (en) ![]() Eugène Manet on Isle of Wight (en) ![]() |
Influentziak | Édouard Manet eta Stéphane Mallarmé |
Mugimendua | inpresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua paisaia margolaritza |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Berthe Morisot (Bourges, 1841eko urtarrilaren 14 - Paris, 1895eko martxoaren 2) Frantziako Inpresionismoaren margolari ezaguna izan zen. Morisotek emakumearen aukerak XIX. mendeko artean ezaguta arazi zituen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burges familia batean jaio zen. Familiak animatuta, bere ahizpa Edmarekin batera artea ikasten hasi zen. Hogei urterekin, Camille Corot ezagutu zuen, Barbizongo eskolako pasajista garrantzitsua. Honek ikasle moduan autatu zuen. Emakume burguesa izan arren, artita izatea erabaki zuen. Laister, teknika inpresionista menperatu zuen eta, kuadro txikitan, paisaiak margotzen hasi zen. Bere lehenengo erakusketan parte-hartzea Parisko Saloain 1864an izan zen, bi paisajaerekin. Eta erakusketan parte hartzen jarraitu zuen 1874ra arte. 1868an Édouard Manet ezagutu zuen eta 1874an Eugène Manetekin eskondu zen.
Mary Cassatt, Eva Gonzalès edo Marie Bracquemondrekin batera, Berthe Morisot emakumezko artista moduan baztertu egin zuten. Goi burguesiako emakume bezala, etxeko eszenak margotzen ohituta zegoen, baita emakume eta umeen eszenak, gizonezkoen giroa debekatuta zuten eta. Morisotek garatu zuen teknika, pintzelada lehunetan oinarrituta zegoen. 1880tik aurrera, bere obran, Pierre-Auguste Renoiren influentzia isladatzen da. 1892an Boussod-Valadon galeriak erakusketa eskaini zion, eta itzelezko arrakasta izan zuen. Edouard Maneten heriotzaz 1883an eta, bederatzi urte geroago, bere senarrarenaz, 1892an, haren bizitza asko ilundu zen.
Bere alaba, Julie Manet, bakarrik aurrera atera behar izan zuen. Berrogeita hamalau urterekin hil egin baino lehen, bere alaba lagunen esku utzi zuen, Edgar Degas eta Stéphane Mallarmé. 1895ko martxoaren bian hil zen, eta Parisko Passy hilerrian lurperaturik dago. Gaur egun, bere margolanak itzelezko prezioa lor dezakete.[1]
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balkoian (1873); Chicagoko Arte Institutua, (Chicago)
Eugène Manet Wight uhartean (1875); Marmottan Museoa (Paris)
Jangelan (1875); Arte Nazio Galeria (Washington)
Negua (1880); Dallaseko Arte Museoa (Dallas)
Gennevillierseko galsoroetan (1875); Orsay Museoa (Paris)
Irakurketa (1869-70); Arte Nazio Galeria (Washington)
Udako egun bat (1879); National Gallery (Londres)
Seaska (Berthe Morisot) (1872); Orsay Museoa (Paris)
Bainuzale alkandoraz"; Soumaya Museoa (Mexiko Hiria)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berthe Morisot ![]() |
- (Gaztelaniaz) Berthe Morisot Thyseen-Bornemisza Museoan.
- (Gaztelaniaz) Morisot galeria.