Santa Ana ermita (Arizkun)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santa Ana ermita (Arizkun)
Santa Ana ermita - Urtsua.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Baztan
Koordenatuak 43° 10′ 55″ N, 1° 28′ 40″ W / 43.182022222222°N,1.4777861111111°W / 43.182022222222; -1.4777861111111Koordenatuak: 43° 10′ 55″ N, 1° 28′ 40″ W / 43.182022222222°N,1.4777861111111°W / 43.182022222222; -1.4777861111111

Santa Ana ermita baseliza kristaua da, Nafarroa Garaiko Arizkun herrian dagoena, Ordoki auzoan, Urtsua jauregiaren ondoan.[1] Urtsua baladaren arabera, ermita honetan hil zuen Urtsuako jaunak bere emaztea, Lantainako alaba.[2]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarri laukizuzena du, burualdearen gibelean dagoen sakristia barne. Harlanduz eta harlanduxkaz egindako paretak ditu, erdi-puntuko atea, dobela erradialekin, oinaldean, eta bi saietera ebanjelioaren aldean. Atearen gainean kanpai-horma dago. Teilatua bi isurkikoa da.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Urtsuak berreraiki zuen 1650-1657 bitartean.[3] XVIII. mendearen lehen erdian, Bozateko agoteek auzi ugari izan zituzten beren eskubideen defentsan. Gastuei aurre egiteko, Lorenzo Aizoain Urtsuak, Iruñeko katedraleko Santa Gemako artxidianokoak,[4] 500 dukat utzi zizkien. Geroago, zorraren zati bat barkatu zien, Santa Ana ermitan edo Arizkungo parrokian urtero elizkizun bat egiteko baldintzarekin.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. López Sellés, Tomás. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. culturanavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  2. Borda, Itxaro. Lantainako ahuenak. Argia astekaria, CC BY-SA 3.0, 2016ko apirilak 17, argia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-1-14.
  3. a b Santa Ana- Arizkun. Atlas del patrimonio histórico cultural navarro, lebrelblanco.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  4. Ardanaz Iñarga, Naiara. La catedral de pamplona en el siglo de las luces. Arte, ceremonial y cultura.. Servicio de Publicaciones Universidad de Navarra, dadun.unav.edu . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  5. Idoate, Florencio. Agotes en los valles de Roncal y Baztán. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 9, Nº 33, 1948, págs. 489-513 . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  6. Ors, Pilar. Seroantropología e historia de los Agotes. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 12, Nº 44-45, 1951, págs. 307-344 . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]