Urtsua (balada)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Urtsua izenburuarekin izendatu da ahozko tradiziotik datorkigun balada hau.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaso diren bertsioetan zerbait falta den zantzua antzematen da. Gehien hedatu den bertsioa, agian, Resurreccion Maria Azkuek paperetara ekarri zuena izango da, Cancionero popular vasco bilduman, 908 zenbakian, 1057. orrialdean; Nafarroan, Baztango Gartzainen, Tomasa Urrutiari jasoa. Baina badaude beste bertsio ezagun[1] batzuk: Aita Donostiak jasotakoak, Aitzolek jasotakoak, etab.

Hona Azkueren bertsioa, Antonio Zavalaren[2] zuzenketa txikiekin eta egungo grafiara egokitua[3]:

«

Urtsuak zazpi leiho,
zazpiak lerro-lerro,
Lantainako alaba
Urtsuan defuntu dago.

Urtsuan defuntua
Santa Anan kausitua,
adios erran gabe
etxetik partitua.

- Zazpi errota berri,
zortzi jauregi xuri,
horien guziengatik
nik ez Urtsura nahi.

- Goiti zazu burua,
ene arreba Juana.
- Eztezaket goratu,
anai Batista jauna.

- Izorra omen zara,
ene arreba Juana.
- Zertan ezautzen nauzu,
nere anaia jauna?

- Zaldi zelarekin
zuretzat jarria da.
- Nik iten dudan haurra
zure besokoa izain da.

 »


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Antonio Zavala, Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN: 84-89080-68-2
  2. (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Antonio Zavala, Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN: 84-89080-68-2
  3. Andres ALBERDI: Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan