Santa Cecilia in Trastevere basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Cecilia in Trastevere basilika
Basilica di Santa Cecilia in Trastevere
Santa cecilia in trastevere, esterno 02.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′15″N 12°28′33″E / 41.887556°N 12.475892°E / 41.887556; 12.475892Koordenatuak: 41°53′15″N 12°28′33″E / 41.887556°N 12.475892°E / 41.887556; 12.475892
Historia eta erabilera
IrekieraV. mendea
Izenaren jatorriaZezilia Erromakoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaZezilia Erromakoa
Arkitektura
ArkitektoaFerdinando Fuga (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Atalakcampanile (en) Itzuli:
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazza di Santa Cecilia
Webgune ofiziala

Santa Cecilia in Trastevere basilika V. mendeko eliza da Zezilia Erromakoa santuari eskainita dagoena. Trastevere auzoko eraikin garrantzitsuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Zeziliari eskainitako lehendabiziko eliza ziur aski Urbano I.a aita santuak V. mendean eraiki zuen[1]. Tradizioaren arabera eliza hura santuaren etxearen gainean eraiki zen. Erlikien Kaperan egin ziren indusketa batzuetan elizaren Bataiotegia eta eta inperiko etxe erromatar baten erorkinak aurkitu zituzten. 499 urtean Simako aitasunak egin zuen apezpikuen sinodoan Titulus Ceciliae izena eman zitzaion elizari. 545eko azaroaren 22an Vigiliok bere santua elizan ospatu zuen eta une berean Teodorak bidalitako mezulariak, Antemi Scribone, aitasantua preso hartu zuen.

822an Paskoal I.ak eliza berreraiki zuen eta Kalisto I.aren Katakonbatik Santa Zeziliaren erlikiak bertara eraman zituen. XVIII. mendean konponketa gehiago egin ziren.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxada Ferdinando Fugak egin zuen, 1725an, fatxadarekin lotuta elementu desberdinekin ornitutatako etxartea ere eraiki zuen: mosaikoak, zutabeak, pegar handi bat... Francesco Acquaviva kardenalak jarri zuen lan horiek aurrera eramateko dirua eta, horregatik, haren armarria eta eskaintza bat ikus daitezke.

Monjeen koroan, bestetik, XIII. mendeko mosaikoa gordetzen da; mosaiko horretan (1289-1293), Pietro Cavallini diseinutan oinarrituta, azken auziaren irudikapena ikus daiteke. Presbiterioan Arnolfo di Cambiok eraikitako ziborio gotikoa dago. Ziboiroa aingeru eta santuen irudiez ornitutako lau zutabez inguratuta dago[2].

Margoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Absidea IX. mendeko mosaikoen aztarnak erakusten ditu. Cappella dei Ponziani sabaian Antonio del Massaro'ren (Il Pastura) Jaungoikoa ebanjelistekin (1470) margolana dago. Cappella delle Reliquiea eta erretabloa Luigi Vanvitellia margotu zituen. Erdiko habeartean Sebastiano Concaren Apoteosis de Santa Zeziliaren apoteosia (1721) ikus daiteke. Elizan badaude ere beste bi erretablu: Santa Valeria eta santa Zezilia eta Santa Zeziliaren burugabetzea (1603)[3].

Cavalliniren Azken Auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren gaurko egituratik kanpo, ezkerretara geratzen den eraikinean, 1900. urtean berraurkitu ziren fresko batzuk daude, 1300. urtearen ingurukoak, Pietro Cavallinik egindakoak[4]. Eliza berregin zenean 1724-1725 urteen artean, ia suntsitu egin ziren fresko hauek guztiz, eta egun ikusten diren parteak ez dira osoak, eta solairu desberdinen artean zatikatutako hormetan daude. Azken auziaren ikuspegi koloretsu bat erakusten dute freskoek.

Eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste lanen artean pizkunde-ondoko Stefano Maderno eskultoreak egindako Santa Zeziliaren aldarea dago (1600). 1595an Zeziliaren hilobia ireki zen eta haren gorpuzkinen gainean eskultura modelatu zen. Eskultura burugabetzea oso ondo ikusten da. Halaber, bere gorpuaren ustelezintzasuna ikusten da[2]. Dirudienez, nahiz eta igaro diren mendeak, gorpuak oraindik odola du. Eskultura horrek idealizatu gabeko pertsona bat erakusten du oso era naturalistan. Nolabait azken ezaugarrik horretan protobarrokoaren ezaugarria ikus daiteke. Hamarkadak igaro beharko ziren antzeko lanak ikusteko, esaterako, Gian Lorenzo Berniniren Beata Ludovica Albertoni eta Melchiorre Cafàren Santa Rosa de Lima.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cristianos, Primeros. «Santa Cecilia en Trastevere» Primeros Cristianos (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  2. a b (Gaztelaniaz) El Viajero, Diego. (). «La emblemática iglesia de Santa Cecilia in Trastevere de Roma» Más que souvenirs (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  3. (Gaztelaniaz) http://www.veiss.com,+Veiss Comunicación S. L. |. «Audioguía Roma | Consejos de viaje» Audioguía Roma | Consejos de viaje (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  4. «Frescoes in Santa Cecilia in Trastevere, Rome (The Last Judgement)» www.wga.hu (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Cecilia in Trastevere basilika Aldatu lotura Wikidatan