Santa Katalinako lorategi botanikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santa Katalinako lorategi botanikoa
Santa katalinako komentuko hondakinak.jpg
Santa Katalinako dorretxeko hondakinak
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Araba
Koordenatuak 42° 50′ 58″ N, 2° 48′ 27″ W / 42.84944444°N,2.8075°W / 42.84944444; -2.8075Koordenatuak: 42° 50′ 58″ N, 2° 48′ 27″ W / 42.84944444°N,2.8075°W / 42.84944444; -2.8075
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera2003
Webgunea http://www.cuadrilladeanana.es/santacatalina/ http://www.cuadrilladeanana.es/santacatalina/

Santa Katalinako lorategi botanikoa Trespondeko lorategi botanikoa da, 32.500 metro koadroko azalera duena. Iruña Okan, Badaiako mendilerroaren inguruan dago, Santa Katalina Badaiakoa antzinako komentuan hain zuzen ere.

Eraikinak XIII. mendeko dorretxe bat du jatorria. Karlistadetan suntsitua, 1999an proiektatu eta 2003an ireki zuten.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko orografiak hiru motako klimak izateko aukera ematen duenez, mediterranear, atlantiar eta mistoa hain zuzen ere, bost kontinenteetako 1.200 espezie baino gehiago ditu.

Hiru ibilbideak ditu:

Santa Katalinako komentuko elizaren hondakinak; atzean Gasteiz

Izarren parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean UNESCOren, Turismoaren Mundu Erakundearen eta Nazioarteko Astronomia Elkartearen babesa daukan Starlight Fundazioak Santa Katalina lorategia izarren parke izendatu zuen astronomia jardueretarako gune egokia dela ziurtatuz. Aipamen hori lortu zuen munduko lehen parkea bihurtu zen.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lehenengo «izarren parkea», Santa Katalina lorategian» Gara 2015eko azaroaren 17a . Noiz kontsultatua: 2017ko irailaren 29an.
  2. «Santa Katalina lorategi botanikoa munduko lehenengo “izarren parkea” bihurtu da» Alea 2015eko azaroaren 17a . Noiz kontsultatua: 2017ko irailaren 29an.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]