Edukira joan

Tresponde

Tresponde
 Euskal Herria
Tresponde errepidetik
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaIruña Oka
Geografia
Koordenatuak42°51′N 2°47′W / 42.85°N 2.78°W / 42.85; -2.78

Tresponde[1] (gaztelaniaz Trespuentes) Añanako Kuadrillan dagoen Iruña Oka udalerriko kontzejuetako bat da. 1976 arte Iruña udalerri zaharreko herriburua izan zen. Bertan dago, Iruña-Veleia aztarnategi ezaguna.

Dokumentatuta dago, 1025. urteko Donemiliagako goldean, Transponte aldaera.



Hasiera batean, Tresponde Iruña-Veleia hiri erromatarreko harresiz kanpoko auzo gisa jaio zela uste da. Zadorra ibaiak banatzen zituen Iruña-Veleia eta Tresponde, eta gaur egun oraindik mantentzen den zubi erromatarrak lotzen zituen biak. Jatorrian (Latinez) Transpontem zuen izena (zubiaren atzean), eta gero eboluzioa egon zen euskaratik eta gaztelaniatik. Gaztelaniaz trans- hori tres (hiru) bilakatu zen.

Lehen aipamen idatzia 1025ekoa da, Donemilagako goldean, eta Trasponte gisa aipatzen da.[2]

1813an, Trespondeko zubia oso garrantzitsua izan zen Gasteizko batailan; izan ere, bertako baserritar batek gidatuta ingelesek zubi hau zeharkatu zutenean, Frantziako atzeguardiaren gainera erori ziren eta balantza euren alde desorekatu zuten.

XIX. mendean Tresponde Langraitz udalerriko hiriburu izan zen. 1976an Iruña Okako udalerrian sartu zen, Iruña eta Langraiz Okakoek bat egin zutenean.

Trespondeko biztanleria

Herri hustuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzejuaren barruan, herri hustu pare bat dago:


Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
13Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillasBobeda

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Katalina komentuaren hondakinak ikusgarriak dira. Han monje jeronimoak bizi izan ziren, eta XIX. mendean, gerla karlistetan, babesleku eta gotorleku gisa erabili zuten. Santiago Apostoluaren parrokia-eliza XV. eta XVI. mendeetakoa da. Komentua eta inguruak lorategi botaniko bihurtu dituzte.

Trespondeko eliza, zubia eta Zadorra ibaia

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Tresponde - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
  3. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  4. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.