Edukira joan

Santa Maria eliza (Lizarra)

Koordenatuak: 42°40′07″N 2°01′37″W / 42.668564°N 2.026903°W / 42.668564; -2.026903
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria Jus del Castillo eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Santa Maria Jus del Castillo elizaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′07″N 2°01′37″W / 42.668564°N 2.026903°W / 42.668564; -2.026903
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-476
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0004979
476
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Santa Maria Jus del Castillo eliza edota Santa Maria Gaztelupeko eliza Nafarroako Lizarra udalerriko San Pedro Ruakoaren auzoan dagoen eliza bat da. Zalatanbor gaztelua zenaren azpian zegoen, hortik Jus del Castillo edo Gaztelupeko izena, eta Santo Domingo komentuaren alboan eta Done Jakue bidetik metro eskasera dago.

1983an Nafarroako kultura ondasuna izendatua zuten.

XII. mendean sinagoga zegoen solairuan eraiki zen, garai hartan eremu honetan juduen auzoa baitzegoen. Bere jatorrizko izena Santa Maria eta Santu Guztien eliza da. XVII. menderarte eliza gisa erabilia izan zen. Gaur egun erromanikoa eta Done Jakue bidearen interpretazio zentru gisa erabiltzen da.

Nabe bakarreko eliza da. Absidea eta elizaren erdialdeko egitura erromanikoak dira, baina fatxada eta dorrea barroko garaikoak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa