Edukira joan

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea

Koordenatuak: 43°22′32″N 2°57′36″W / 43.375528°N 2.959988°W / 43.375528; -2.959988
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaUrduliz
Koordenatuak43°22′32″N 2°57′36″W / 43.375528°N 2.959988°W / 43.375528; -2.959988
Map
KudeatzaileaOsakidetza
Kontaktua
HelbideaGoieta Kalea Nº 32 eta Goieta, 32
E-postamailto:secretaria.direccionuribe@osakidetza.eus
Telefonoatel:+34-946-00-70-05 eta tel:+34-946-13-48-00

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea[1] Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Urduliz udalerrian kokatuta dagoena eta Uribe eta Mungialdea eskualdeei zerbitzu ematen diona. Ospitalea Uribe Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, artatzen dituen udalerrien Osasun Zentro eta Kontsultategiekin batera.

2016ko uztailaren 7an ireki zituen ateak eta gaur egun 180 ohe ditu.

Ospitalea eraiki eta martxan jartzeko 59,6 milioi euroko inbertsioa egin zuen Eusko Jaurlaritzak, eta urtero beste 45 milioi euroko kostua du.[2] Bere irekierarekin Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko lan-karga %20ean jaistea espero da, Urdulizko ekipamendua ireki aurretik Gurutzetakoak betetzen baitzituen Uribe Kosta eta Mungialdea eskualdeetako ospitale-beharren %92a.[3]

Izena Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izandako Alfredo Espinosaren ohorez du jarrita.[4]

Artatutako populazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitaleak Bizkaiko Uribe eta Mungialdea eskualdeen osasun beharrizanak asetzen ditu, Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerriak bere gain hartuz.

  • 6 ospitalizazio unitate (180 ohe)
  • Bloke kirurgikoa (8 kirofano)
  • Eguneko ospitale kirurgikoa (26 postu)
  • Eguneko ospitale medikoa (24 postu)
  • Erradiologia (erresonantzia magnetiko nuklearra (RNM) (1), ordenagailu bidezko tomografia axiala (TAC) (1), mamografia (1), ekografia (3), ortopantografia (1) eta erradiologia konbentzionala (3))
  • Analisi klinikoetako laborategia.
  • Digestio-endoskopiarako unitatea (3 gela)
  • Espezialitate-proba osagarriak
  • Helduentzako eta pediatriako Larrialdietako zerbitzua (2 triaje-postu, 9 kontsulta, 2 tratamendu-gela eta 14 bilakaera-box)
  • Erreanimazio-zerbitzua (13 postu)
  • Kanpo-kontsultak, (53 kontsulta-gela)
  • Hemodialisi-unitatea (12 postu)

2009ko otsailean Ospitalearen lehen egitasmoa aurkeztu zen, eta 116 ohe eta 40 milioi euroko inbertsioa aurreikusi zen orduan.

2010eko maiatzaren 17an egin zen ospitaleko lehen harria jartzearen ekitaldi instituzionala, hainbat agintariren presentziarekin: Patxi López lehendakaria eta Rafael Bengoa osasun sailburua besteak beste, [5] zenbait herritar ospitalearen kokapenaren harira protestan zebiltzalarik.[6]

2012ko azaroaren 15ean egin zen ospitalea izendatzeko ekitaldia, oraindik amaitu gabeko eraikinean Alfredo Espinosaren izena zeraman plaka bat jarrita.[4]

2016ko uztailaren 7an ospitaleak ateak ireki zituen, kanpo-kontsulten kardiologia, erreumatologia, oftalmologia, neurologia, ginekologia, otorrinolaringologia eta urologia espezialitateak eta erradiologia zerbitzuak martxan jarrita.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]