Santa Marina baseliza (Iturmendi)

Koordenatuak: 42°52′15″N 2°06′58″W / 42.8707515°N 2.1161841°W / 42.8707515; -2.1161841
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Marina baseliza (Iturmendi)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIturmendi
Koordenatuak42°52′15″N 2°06′58″W / 42.8707515°N 2.1161841°W / 42.8707515; -2.1161841
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia

Santa Marina Iturmendi udalerriko baseliza da.

Oin lauki-luzea du eta bost atal ditu, horren lekuko kanpoko kontra-hormak. Harlanduzko horma erregularrak ditu eta bi leiho bertikaletatik sartzen da argia, ateak, berriz, arku beheratua du. Bi isuriko teilatua du. Erretaulak koloma salomonikoak eta hiruki formako frontoia du. Santa Marinaren irudia barrokoa da, XVII. mendearen lehen erdialdekoa.

1595eko agiri batean ageri denez, Santa Marina ermita Burundako herriren artean eraiki zuten (20 herri ziren Erdi Aroan). Herriak desagertu ahala Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainen jabetza izatera pasako zen, baina 1854tik aurreneko bi herriena da, antza urdiaindarrek zaharberritze batean parte hartu ez zutelako. Ermitari ondoren aldaketa asko egin zizkioten, bereziki XVIII. mendean Karlistaldietan ermita gotorlekua izan zen eta suntsituta gelditu zen. 1891n berreraiki zuen.

Santa Marina ermita bi borden artean kokatuta dago. Azken bi horietan lau espazio daude, Bakaikurena, Iturmendirena, udalarena eta mendian dagoen azienda sartzeko zabalik dagoena.

Joaquín Javier Uriz Lasaga apezpikuak bakaikuarrak, iturmendiarrak eta urdiaindarrak gaztigatu zituen 1816. urtean. Antza, Trinitate ospakizunaren bezperan, arratsaldez, “gaizki ulertutako deboziogatik” ermitara igotzen ziren eta ermitan “batzuetan estatu guztietako pertsona ugarik pasatzen dute gaua, bi sexuen nahasketarekin, halakorik ezin da onartu… Hori edo horren moduko abusuak jarraituz gero ermita eraistea aginduko dugu, Jainkoaren eta Eliza Sainduaren zerbitzurako izan dadin eraistea”.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Santa Marina (1064 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus Noiz kontsultatua: 2019-09-07.
  2. Santa Marina Ermita, Urbasa PR-NA 130. Sakana.eus

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]