Santanderko estropada zaharrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
XX. mende hasierako postala

Santanderko estropada zaharrak Santanderko badian bi garaitan jokaturiko estropadak dira, alde batetik XIX mendean jokaturikoak eta bestetik 20, 30 eta 40. hamarkadan jokaturikoak. Gehienetan Kantabriako traineruek baino ez zuten parte hartzen, baina 40. hamarkadan Pedreña, Kaiku eta Orioren arteko lehia ikusgarriak ezagutu zituzten.

XIX mendeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1861ean Elisabet II.a Espainiakoa bisitan zela eta estropadak antolatu ziren eta Castro Urdialesko traineru bat izan zen garailea. Jakina da 1875 urtetik aurrera estropadak jokatu izan zirela Santiago egunez baina ez da emaitzarik ezagutzen kasurik gehienetan. Estropadetan Santanderko badiako traineruek hartu zuten parte.

  • 1886an "San Pedro" traineruak irabazi zuen patroia Roberto Escobedo zela.
  • 1889an "Concha" trainerua atera zen garaile.
  • 1893an Dámaso Iza patroi zuen traineruak irabazi zuen.
  • 1894ean Domingo Escobedoren trainerua nagusitu zen.
  • 1895ean "Volcan II" traineruarekin Ansorenak irabazi zuen. Pedreñako trainerua zen.

XX mendeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra aurrekoak (1919-1935)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Traineru kantabriarren artean jokatu ziren. Santanderko Puerto Chico, Las Presas, Peñacastillo eta abarrek Pedreña, Laredo, Argoños eta Castro Urdiales izan zituzten arerio.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1919 Pedreña Las Presas San Martin (Santander)
1920 Pedreña Las Presas Pedreña
1922* Laredo Argoños Castro Urdiales
1924 Laredo
1925 Argoños Las Presas Santoña
1926 Las Presas San Martin (Santander) Argoños
1931 Puerto Chico (Santander) Las Presas
1932 Pedreña Las Presas Castro Urdiales
1933 Pedreña Castro Urdiales
1935 Peñacastillo Pedreña Promontorio (Santander)
  • 1922an Pedreñak eta Las Presasek besteek baino untzi astunagoak zituztela zioten baina antolakuntzak ez zuen beren kexua ontzat hartu eta ondorioz protesta gisa erretiratzea erabaki zuten.

Laburpena (1919-1935)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Garaipenak Urteak
Pedreña 4 1919, 1920, 1932, 1933
Santander (Puerto Chico, Peñacastillo) 2 1931, 1935
Laredo 2 1922, 1924
Argoños 1 1925
Las Presas 1 1926

Gerra ostekoak (1939-1950)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unean uneko Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako traineru onenek hartu zuten parte. Honetaz gain Kantabriako txapelketak ere jokatzen hasi ziren.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1939 Castro Urdiales Peñacastillo Laredo
1940 Pedreña Peñacastillo Castro Urdiales
1942 Pedreña Argoños Peñacastillo
1943 Orio Pedreña Santurtzi
1944 Pedreña Peñacastillo Pedreña B
1945 Pedreña Sestao (Kaiku) Peñacastillo
1946 Orio Pedreña Sestao (Kaiku)
1947 Pedreña Sestao (Kaiku) Peñacastillo
1948 Pedreña Peñacastillo Sestao (Kaiku)
1949 Pedreña Peñacastillo Zierbena
1950 Donostia (Esperanza) Pedreña Peñacastillo

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Vizcaínos en el remo" - Xabier Lauzirika. C.A.V., Bilbo, 1986.
  • "Estropadak, regatas de traineras" ("Enciclopedia Ilustrada del País Vasco"ren zatia) - Rafael Agirre Franco. Itxaropena, Zarautz, 1972.
  • OBREGÓN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3