Sante Geronimo Caserio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sante Geronimo Caserio

Bizitza
JaiotzaMotta Visconti1873ko irailaren 8a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaLyon1894ko abuztuaren 16a (20 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Loyasse (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmilitantea eta okina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Sante Geronimo Caserio (Motta Visconti , 1873ko irailaren 8a - Lyon, 1894ko abuztuaren 16a) okina lanbidez, anarkista italiarra izan zen. Oso ezaguna da Frantziako presidentea zen Marie François Sadi Carnot hiltzeagatik. 1894ko abuztuaren 16an Lyonen gillotinan burua moztu zioten.

Presidentearen hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894ko ekainaren 24an, Lyonen Sante Geronimo Caserio anarkista italiarrak Frantziako presidente Marie François Sadi Carnot hil zuen, jendaurreko ekitaldi batean bularrean labana sartuta. Hiru militante anarkista exekutatu izana salatu nahi zuen. Hilketagatik bera ere exekutatu zuten.[1]

Sadi Carnot presidentearen erailketa izan zen Sante Caseriok ekintza zuzen bortitzaren jarraitzaile ziren hiru anarkista ezagunen exekuzioari erantzun zion modua. Hauek ziren: Ravachol, 1892ko ekainaren 11n gillotinatua; Auguste Vaillant, 1894ko otsailaren 3an; eta Émile Henry, 1894ko maiatzaren 21ean.

Magnizidioa gertatu eta berehala, Sadi Carnot lehendakariaren alargunak Ravacholen argazki bat jaso zuen postaz bere etxean, honako idazki honekin: "Il est bien vengé".[2]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago, Italiako herri-tradizioan, Caserioren inguruan, haren omenezko abesti batzuk sortu ziren. Horietako kopuru esanguratsu bat gaur egun ere abesten da. Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]