Santiago de Compostelako tren istripua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santiago de Compostelako tren istripua
Accidente ferroviario de Angrois cerca de Santiago de Compostela - 24-07-2013.jpg
Istripuaren irudia.
Data 2013ko uztailaren 24a
Ordua 20:41 h
Lekua PK 80,620 «A Grandeira bihurgunea» (Angrois, Santiago de Compostela)
 Galizia
Istripu mota Trena errailetik irtetea
Jatorria Madril-Chamartín
Azken geldialdia Ourense-Empalme
Helmuga Ferrol
Linea Olmedo - Zamora - Galizia Abiadura handiko linea
Heriotzak 79
Zaurituak 178

Santiago de Compostelako tren istripua 2013ko uztailaren 24an gertatu zen arratsaldeko 20:41etan, Santiago de Compostelako Angrois auzoan, geltokitik 3 kilometrora.[1] Renfe Operadora enpresaren Madril - Ferrol ibilbidea egiten zuen Alvia tren bat, bidaiarientzako zortzi kotxez eta kotxe-kafetegi batez osatuta, trenbidetik irten zen. Trenean 218 bidaiari eta 20 langile zihoazen eta gutxienez 79 pertsona hil eta 178 zauritu dira.[2][3][4]

Istripua Espainiako abiadura handiko trenbide sarean gertatutako lehenengoa da,[5] eta lehenengo hipotesien arabera gehiegizko abiadurak trena trenbidetik irtetea ekarri zuen. Tren gidariaren esanetan, trena 190 km/h abiaduraz pasa zen 80 km/h abiadura maximoa daukan bihurgunetik.[6] Istripua Espainiako historian jazotako burdinbide istripuen artean larrienetariko bat da.

Gertaeren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20:41ak aldera, Renfe Operadoraren Alvia 730 tren bat, Madrilgo Chamartín geltokia jatorri eta Ferrolgo geltokia helmuga zuena, Santiago de Compostelako geltokitik 3 kmra dagoen A Grandeira izeneko bihurgunean trenbidetik irten zen 218 bidaiari eta beste 20 langilerekin, Olmedo - Zamora - Galizia abiadura handiko lineako 80,620. puntu kilometrikoan. Errailetik irtetearen ondorioz trena osatzen zuten bi tren-makinak eta bederatzi kotxeak trenbidetik irten eta hiru kotxek su hartu zuten, gainontzekoak trenbidean barrena sakabanatuta gelditu zirela. Istripu bortitzak gutxienez 80 lagunen heriotza eta 140 zauritu ekarri zituen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduan, istripua gertatutako Ourense - Santiago de Compostela - A Coruña abiadura handiko linearen tartearen inaugurazioan Espainiako Sustapen Ministerioaren teknikariek A Grandeira bihurgunea «bihurgune zail» gisa katalogatu zuten.[7]

Renfe Operadorak zerbitzu bereziak ezarri zituen Santiago de Compostelan urtero uztailaren 25ean egiten diren ospakizunak ikustera joaten diren ehunka lagunentzako.

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako orduetan hildakoak 35 zirela esan zen arren, Miguel Ángel Cadenas Galiziako Justizia Tribunal Gorenaren presidenteak, eta Alberto Núñez Feijóo Galiziako Xuntako presidenteak, hirurogeita bederatzira eguneratu zuten hildakoen zenbaketa. Hainbat zaurituren egoera larriagatik hildakoen zifrak gora egin ahal izatea ez zen baztertu, eta hala, orduak pasata, laurogei hildako eta ehun eta berrogei zauritu zeudela baieztatu zen, hildakoen artean euskal herritar emakume bat.[8][9]

Zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txosten ofizialik ez dagoen bitartean, hipotesien arabera trenbidetik irtetearen zergatia istripua gertatutako A Grandeira bihurgunetik trenak zeraman gehiegizko abiadura da. Tren gidariak 190 km/h abiadura zeramala baieztatu zuen, tarte horretan abiadura maximoa 80 km/h-a den arren.[10] Santiago de Compostelako epaitegiaren nagusiak Polizia Judizialari eman zion tren gidariari aitorpena hartzeko betebeharra, istripua leporatuta.

Material mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfe Operadoraren 730 Serieko automotorea

Istripua pairatutako material mugikorra Renferen 730 Serieko automotorea da, Talgo eta Bombardier enpresek ekoitzia eta 130 Serietik datorrena.

Trenak mutur bakoitzean tren-makina bat zuen, eta tren-makinei lotuta diesel sorgailu bana. Muturren artean bidaiarientzako zortzi kotxe eta kafetegi-kotxea zeuden, guztira bederatzi kotxe.

Eragina trenbide zerbitzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripuaren ondorioz trenbidea erabilezinik gelditu zen, eta Ourense - Santiago de Compostela - A Coruña lineako trafikoa bertan behera utzi behar izan zen. Hamar bat trenek ibilbidea aldatu behar izan zuten 2013ko uztailaren 25ean, beste trenbideetatik pasaz edota errepide bidezko garraio alternatiboz ordezkatuta.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago de Compostelako tren istripua Aldatu lotura Wikidatan