Santiago de Compostelako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 42° 31′ 18″ N, 8° 19′ 25″ W / 42.521535°N,8.323648°W / 42.521535; -8.323648

Infobox train2.png
Santiago de Compostela
Estación de tren de Santiago de Compostela. Galiza-2.jpg
Geltokiaren kanpoaldea
Luanda errorea in Modulu:Railway at line 98:attempt to concatenate local 'line_label' (a nil value).
Kokapena
Helbidea Horreo kalea, 75 A; 15702
Udalerria Santiago de Compostela,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea 31400
Irekiera 1873ko irailaren 15a
Bidaiariak Renferen Distantzia Ertaina: 1.761.067 (2011)[1]
Irisgarria Ez
Zerbitzuak Ordainpeko aparkalekua Autobus eta Taxi geralekua Komunak Kafetegia Kotxe alokairua Dendak Telefonoa Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 3
Trenbide kopurua 5
Jabea Adif
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Abiadura handia Avant, Alvia
Distantzia luzea Arco, Trenhotel
Distantzia ertaina Renfe Distantzia Ertaina
Bestelakoak Taxi

Santiago de Compostela (Compostelako Donejakue) Santiago de Compostela (Galizia, Espainia) hirian kokatzen den tren geltoki nagusia da. 1873ko irailaren 15an inauguratu zen, eta Adif enpresa publikoaren jabetzakoa da, Renfe Operadora eragileak ustiatzen duelarik. 2011n distantzia erdiko 1.761.067 bidaiari jaso zituen geltokiak, [2] Galiziako bidaiari trafiko handiena duen geltokia bilaku zelarik.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia, itsas mailatik 218 metrora, hurrengo trenbideen barne dago:

  • Zabalera iberiarra duen 822 linea (Zamora - A Coruña trenbidea), 378,811. puntu kilometrikoa.[3]
  • Zabalera iberiarra duen 824 linea (Redondela - Santiago de Compostela trenbidea), 92. puntu kilometrikoa.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

318.008 seriedun lokomotora, Trenbide Lagunen Elkartearen egoitza, geltokiko patioan.
Nasen eta markesinaren ikuspegia.

Trenbidea Santiago de Compostelara heldu zen Galiziako lehen trenbidea eraiki zenean, hiria eta Vilagarcía de Arousako udalerriko Santiago do Carril parrokia lotzen zituena, eta geroago Pontevedrara luzatu zena. Hala, Santiago-Cornes geltokia inauguratu zen, 1873ko irailaren 15ean The West Galicia Railway Company (Galiziako Mendebaldeko Trenbide Konpainia) enpresa britaniarraren esku.[6] 1928an MZOV (Medinatik Zamorarako eta Ourensetik Vigorako Trenbidearen Konpainia) trenbide konpainiak The West Galicia Railway Company erosi zuen, eta urte bete geroago azken hau ere erosia izan zen, Mendebaldeko Burdinbideen Konpainia Nazionalaren esku. 1941ean Espainian trenbideen nazionalizazioa gauzatu zen eta RENFE sortu zen aurreko konpainia guztiak batean bilduz.

1943ko apirilaren 14an A Coruña-Santiago trenbidea ireki zen, geroago Zamora-A Coruña trenbidean integratuko zena, eta RENFEk Cornesko geltokia itxi eta gaur egungo geltokia ireki zuen.[7]

2011ko abenduaren 10ean Olmedo-Zamora-Galizia abiadura handiko linearen Santiago-Ourense tartea ireki zen.

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren hego-ekialdean kokatzen da, katedraletik eta AP-9 autobidetik kilometro bakarrera, Sar ibaitik gertu.

Geltokiak pazo baten eskemari jarraitzen dio, eremuko gainontzeko geltokien antzera. Bi solairuko pabilioi zentral batez osatzen da, alboetara hegal bana dagoela, azken hauek oin karratuko dorreez amaitutakoak. Multzoa asimetrikoa da, izan ere dorre batek hiru solairu ditu, besteak hegalen antzeko altuera duen bitartean. Fatxada nagusiak aterpe bat du, bost arkudun galeriaz osatua.

Geltokiak hiru nasa ditu, bata izkinekoa eta bi zentral, bost trenbide daudela. Guztiak biltzen dituen markesina metaliko batek estaltzen ditu, bi isuri dituena. Hortik kanpo zerbitzu-trenbide gehiago daude. Nasa aldaketak lurpeko pasabideak erabiliz egiten dira, horretarako eskailerak daudelarik.

Geltokian bezeroei arreta, informazio puntua, txartel-salmenta, komunak, kafetegia eta kotxe alokairu zerbitzuak eskaintzen dira. Kanpoaldean aparkalekua eta taxi geralekua daude.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiadura Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduaren 10ean Olmedo-Zamora-Galizia abiadura handiko linearen tarte bat ireki zen, Ourense eta Coruña artekoa. Tarte honetatik Avant zerbitzuak ibiltzen dira, Ourense-Empalme eta A Coruña-San Cristóbal geltokien artean.

Distantzia Luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alvia eta Arco zerbitzuek hiria Madril, Bartzelona, Euskadi eta Gaztela eta Leónekin lotzen dute.

Distantzia Ertaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapenagatik, Renfe Distantzia Ertainaren zerbitzu asko gelditzen dira Santiagon. Zerbitzuok Coruña, Vigo, Pontevedra eta Ourense hiriekin, eta tarteko herriekin lotzen dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago de Compostelako geltokia Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) Observatorio del Ferrocarril en España «Informe 2011» (PDF) . Noiz kontsultatua: 2013-07-30.
  • (Gaztelaniaz) Observatorio del Ferrocarril en España «Informe 2011» (PDF) . Noiz kontsultatua: 2013-07-30.
  • Santiago de Compostela (Est.) Euroferroviarios
  • Red ferroviaria española Sustapen Ministerioa
  • Arranca la alta velocidad entre A Coruña, Santiago y Ourense La región
  • Pontevedra á Santiago (The West Galicia Railway Company Limited) Spanishrailway
  • Santiago a La Coruña Spanishrailway