Saparmurat Nijazov
Saparmurat Ataievitx Nijazov —haren izena Saparmurad grafiarekin ere ageri da— (Ashgabat, Turkmenistan, 1940 - 2006) turkmeniar politikaria eta 1991tik hil zen arte Turkmenistango diktadorea izan zen. 1962an sartu zen Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan. 1990ean, Turkmenistango Sobiet Gorenaren lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Turkmenistanek independentzia lortu zuenean, Nijazov errepublika independenteko lehendakari egin zuten; 1992ko hauteskundeetan, garaipen erabatekoa izan zuen, emaitza ofizialen arabera botoen % 99,5 aldeko izan baitzuen. 1995ean berriro berretsi zuten bere karguan, eta 1999an bizi arteko lehendakari izendatu zuen Turkmenistango Parlamentuak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saparmurat Nijazov ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.