Sara Soto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Soto

Bizitza
JaiotzaGorliz1941eko martxoaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaIrun1999ko ekainaren 28a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Sara Soto Gabiola (Gorliz, 1941eko martxoaren 21a - Irun, 1999ko ekainaren 28a) bizkaitar musikagilea izan zen, Irunen errotua.

Biografia

Gaztetatik mugikortasuna erabat mugatuta utzi zuen gaitzak ez zion galarazi musikagintzan, zein pinturan edo literaturgintzan aritzea. Musika-ikasketak bere kabuz egin zituen, eta musikagintzaren alorrean ganbera-musika eta koru-musika landu zituen gehienbat. Bere obrarik ezagunenetakoa Nestor Basterretxearen testu batean oinarritutako Karraxiz koru-poema izan zen, 70eko hamarkadaren amaiera aldekoa. Organorako hainbat pieza ere sortu zituen, besteak beste, Cripta izenekoa, Nestor Basterretxeak Arantzazurako eginiko horma-lanetan inspiratua.

Erreferentziak


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.