Sarah Sjöström

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Sjöström

(2013)
Bizitza
JaiotzaSalem udalerria1993ko abuztuaren 17a (30 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua76 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

sarahsjostrom.se
Twitter: sarahsjo Instagram: sarahsjostrom Olympic.org: sarah-sjostrom Edit the value on Wikidata

Sarah Frederica Sjöström (Ronninge, Suedia, 1993ko abuztuaren 17a) igeriketan aritzen den kirolari suediarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), hiru domina irabazi zituen Suedia ordezkatuz: brontzezkoa 100 m estilo librean Simone Manuel estatubatuarraren (urrezko domina) eta Penny Oleksiak kanadiarraren (zilarrezkoa) atzetik geratuz; zilarrezkoa 200 m estilo librean Katie Ledecky estatubatuarraren (urrezko domina) atzetik eta Emma McKeon australiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz, eta urrezkoa, 100 m tximeleta estiloan (munduko errekorra (ME) ezarri zuen 55,84 denborarekin), Penny Oleksiak kanadiarraren (urrezko domina) atzetik eta Dana Vollmer estatubatuarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, bakarra lortu zuen: zilarrezkoa 50 m estilo librean Emma McKeon australiarraren (urrezko domina) atzetik eta Pernille Blume danimarkarrari (brontzezkoa) aurre hartuz.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 100 m Estilo librea,
emakumezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 200 m Estilo librea,
emakumezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina 100 m Tximeleta estiloa (ME),
emakumezkoa [5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 50 m Estilo librea,
emakumezkoa[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sarah Sjöström» olympedia.org (Ingelesez)
  2. "Sarah Sjöström" olympics.com {{Es}
  3. Igeriketa 100 m estilo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa 200 m estilo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. http://www.olympedia.org/results/357269 Igeriketa 100 m tximeleta estiloa, emaitzak, 2016] olympedia.org (Ingelesez)
  6. Igeriketa, 50 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]