Emma McKeon
Emma McKeon (Wollongong, Australia, 1994ko maiatzaren 24a) estilo libreko distantzia laburreko probetan espezializatutako igerilari australiarra da.
Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
McKeonek, 2016 eta 2020ko Olinpiar Jokoetan, hamaika domina irabazi zituen guztira, horietako bost urrezkoak.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), lau domina irabazi zituen Australia ordezkatuz:
200 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen (1.54,92 minutuko denboraz), Katie Ledecky estatubatuarraren (urrezko domina 1.53,73ko denboraz) eta Sarah Sjöström suediarraren atzetik geratuz (zilarrezkoa 1.54,08koaz).
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.30,65 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME) ezarri, AEBko taldearen (zilarrezkoa 3.31,89 denboraz) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz (brontzezkoa 3.32,89koaz). Honako hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Cate Campbell, Emma McKeon eta Madi Wilson-ek.
4x200 errelebo librean, zilarrezkoa eskuratu zuen Australiak (7.44,87koarekin), AEBren atzetik (urrezkoa 7.43,03) eta Kanada gaindituz (brontzezkoa 7.45,39). Hauek osatu zuten Australiako taldea: Bronte Barratt, Jessica Ashwood, Emma McKeon, Leah Neale, eta Tamsin Cook-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Australiak, AEBren atzetik (urrezkoa 3.55,00) eta Danimarkari aurre hartuz (brontzezkoa 3.55,01). Australiako taldekideak hauek izan ziren: Cate Campbell, Emily Seebohm, Brittany Elmslie, Emma McKeon, Madeline Groves, Madi Wilson eta Taylor McKeown.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, zazpi eskuratu zituen Australia ordezkatuz:
50 m estilo librean, urrezkoa lortu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen 23,81 segundoko denborarekin, Sarah Sjöström suediarrari (zilarrezkoa, 24,07 segundorekin) eta Pernille Blume danimarkarrari aurre hartuz (brontzezkoa, 24,21ekoarekin).
100 m estilo librean, urrezkoa lortu zuen 51,96ko denborarekin, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen, Siobhán Haughey hongkongdarra (zilarrezkoa, 52,27ko denbora) eta Cate Campbell herrikidea gaindituz (brontzezkoa, 52,52ko denbora).
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra ezarri (ME)), Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, brontzezkoa irabazi zuen 3.38,95 denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa 3.37,58 denborarekin ME) eta Txinakoaren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.38,86); hauek osatzen zuten taldea: Kaylee McKeown, Zac Stubblety-Cook, Matthew Temple, Emma McKeon, Bronte Campbell, Isaac Cooper eta Brianna Throssell-ek.[1][2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
200 m estilo librea, emakumezkoa[4] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
4x100 errelebo librea ME, emakumezkoa[5] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
4x200 errelebo librea, emakumezkoa[6] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
4x100 lau-estiloko erreleboaa, emakumezkoa[7] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
50 m estilo librea OE, emakumezkoa[8] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
100 m estilo librea OE, emakumezkoa[9] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
4x100 errelebo librea ME, emakumezkoa[10] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
4x200 errelebo librea, emakumezkoa[11] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
100 m tximeleta, emakumezkoa[12] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
4x100 lau-estiloko erreleboa OE, emakumezkoa[13] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
4x100 lau-estiloko errelebo mistoa[14] |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Emma McKeon keeps swimming gold rush alive» Australian Olympic Committee (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- ↑ «Emma McKeon» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Emma McKeon» olympics.com 2021-10-07an begiratua. {{Es}
- ↑ Igeriketa, 200 m estilo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x200 errelebo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 50 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x200 errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m tximeleta, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, '4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 lau-estiloko errelebo mistoa, Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)