Penny Oleksiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Penny Oleksiak

Bizitza
JaiotzaScarborough (en) Itzuli2000ko ekainaren 13a (23 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMonarch Park Collegiate (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua68 kilogramo
Altuera1,86 metro
Jasotako sariak

Twitter: OleksiakPenny Instagram: typicalpen Olympic.org: penny-oleksiak Edit the value on Wikidata

Penelope "Penny" Oleksiak (Scarborough, (Kanada), 2000ko ekainaren 12a) igeriketan aritzen den kirolari kanadarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), lau domina irabazi zituen Kanada ordezkatuz: urrezkoa irabazi zuen 100 m estilo librean Simone Manuel estatubatuarrarekin berdinduta geldituz; biek 52,70 denboraz urrezko domina jaso zuten. 1984. urteko Olinpiar Jokoetan gauza bera gertatu zen Nancy Hogshead eta Carrie Steinseifer estatubatuarren artean proba berean, eta, baita 2000. urtekoetan ere, 50 m estilo librean berdin gertatu zen. Sarah Sjöström suediarra izan zen hirugarren Tokion, eta brontzezkoa (52,99) jaso zuen. 4x100 errelebo librean brontzezkoa lortu zuen Kanadako taldearekin (3:32,89) Australiakoko (urrezko domina 3:30,65) eta AEBko (zilarrezkoa 3:31,89) taldeen atzetik sailkatuz; Hauek izan ziren taldekideak: Chantal Van Landeghem, Michelle Williams, Penny Oleksiak, Sandrine Mainville eta Taylor Ruck. 4x200 errelebo librean brontzezkoa lortu zuen Kanadak (7:45,39) AEBko (urrezko domina 7:43,03) eta Australiako (zilarrezkoa 7:44,87) taldeen atzetik; taldekideak honako hauek izan ziren: Brittany MacLean, Katerine Savard, Emily Overholt, Kennedy Goss, Penny Oleksiak eta Taylor Ruck. Eta zilarrezkoa (56,46) 100 m tximeletan Sarah Sjöström suediarraren (urrezko domina 55,48) atzetik eta Dana Vollmer estatubatuarraren (brontzezkoa 56,63) aurretik geratuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina eskuratu zituen: brontzezkoa (1:54,70) 200 m estilo librean Ariarne Titmus australiarraren (urrezko domina 1:53,50 (OE)) eta Siobhán Haughey hongkongdarraren (zilarrezkoa 1:53,92) atzetik sailkatuz.
4x100 errelebo librean, zilarrezkoa Kanadako taldearekin (3.32,78 minutuko denborarekin), Australiako taldearen atzetik (urrezko domina 3.29,69koarekin, ME) eta AEBren taldea garaituz (brontzezkoa 3.32,81ekoarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kayla Sanchez, Rebecca Smith, Maggie Mac Neil, Penny Oleksiak eta Taylor Ruck-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina 100 m Estilo librea, emakumezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 4x100 Errelebo libreak
emakumezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 4x200 Errelebo libreak
emakumezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 100 m tximeletan
emakumezkoa[6]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 200 m Estilo librea,
emakumezkoa[7]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 Errelebo librea
emakumezkoa[8]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 4x100 lau-estiloko erreleboa
emakumezkoa[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]