Savai'i

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Savai'i Samoakoa eta Samoa uhartediko uharterik handiena eta garaiena da. 1.694 km²2ko azalera du eta uharteko punturik garaiena, Silisili mendia, itsas mailatik 1.858 metro gora dago. Horrez gain, Polinesiako bosgarren uharterik handiena da Zeelanda Berriko bi uharte nagusien eta Hawaii eta Maui uharteen ondotik.

2006ko erroldaren arabera 43.142 biztanle ditu, Samoako biztanleen %24 inguru.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savai'i Upolu uhartetik ipar-mendebaldean dago, 8 km ingurko zabalera duen Apolimako itsasarteak bereizirik. Samoako bi uharte nagusion artean askoz txikiagoak diren Manono eta Apolima uharteak daude. Savai'i uharteak jatorri bolkanikoa du eta barnealde menditsua oihan itxiek estaltzen dute.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ozeaniko tropikala du, beroa eta hezea. Euriterik handienak azaroa eta apirila bitartean izan ohi dira. Zikloiak ere ohiko fenomenoak dira eta litekeena da sasoi horretan gertatzea.[1]

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savai'i uhartea Hego Pazifikoko ezkutu-sumendirik handiena da, azaleraren %3a baino ez duela uraren gainetik.[2] Sumendi aktibo bat da eta azken erupzioa 1905 eta 1911 urteen bitartean gertatu zen. Uhartea itsas-hondotik azaleratzen den ezkutu-sumendi basaltiko batez osatuta dago.

Samoa uhartediaren ekialdean dagoen Samoako puntu beroak azal lezake uhartediaren sorrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  FAO Samoa . Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 7a .
  2. (Ingelesez)  Rottman, Gordon L. (2002) World War 2 Pacific island guide 88. orrialdea ISBN 978-0-313-31395-0 . Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 7a .