Hunberto I.a Italiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hunberto I.a Italiakoa
Umberto I di Savoia.jpg
Italiako errege

1878ko urtarrilak 9 - 1900eko uztailak 29
Viktor Emanuel II.a Italiakoa - Viktor Emanuel III.a
Bizitza
Jaiotza Turin1844ko martxoaren 14a
Herrialdea Italiako Erresuma
Heriotza Monza1900eko uztailaren 29a (56 urte)
Hobiratze lekua Agriparen Panteoia
Heriotza modua gizahilketa bala zauria
Hiltzailea Gaetano Bresci
Familia
Aita Viktor Emanuel II.a Italiakoa
Ama Adelaide of Austria
Ezkontidea(k) Margarita Teresa Savoiakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Savoiako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Umberto I signature.svg

Hunberto I.a Savoiakoa (italieraz: Umberto Rainerio Carlo Emanuele Giovanni Maria Ferdinando Eugenio; Turin, 1844ko martxoaren 14aMonza, 1900eko uztailaren 29a), izengoitiz Ona (italieraz: il Buono), Italiako erregea izan zen 1878tik 1900era. Viktor Emmanuel II.aren semea eta ondorengoa izan zen. Politikan Italian sozialismoa heda ez zedin ahalegindu zen. Bere aurka antolatutako atentatu batzuetatik ihes egin bazuen ere, Bresci anarkistak hil zuen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hunberto I.a, Piemonteko printzea, Turinen jaio zen, Piamonte-Sardinia erresumako hiriburuan. Viktor Emanuel Savoiakoaren eta Maria Adelaida Habsburgo-Lorrenakoaren semea izan zen. Massimo Taparelli, Azeglioko markesa, eta Pasquale Stanislao Mancinik izan zuten Hunberto printzearen heziketaren ardura. 1858tik aurrera, karrera militarrari ekin zion, kapitain mailatik hasita. Italiaren Independentzia Gerretan parte hartu zuen: 1859an Solferinoko guduan egon zen, eta 1866an gertatutako Custozako porrotan dibisio militar baten buru izan zen, nahiz eta borrokan zuzenean ez zuen parte hartu. Azken gudu horretan, soldaduen biziak salbatzeko izan zuen jokabide erabakigarriak entzute handia eman zion[2].

1868an Margarita Teresa Savoiakoa lehengusinarekin ezkondu zen bere. Bikoteak seme bat izan zuen, Viktor Emanuel (1869-1947)[2]. 1878ko urtarrilaren 9an, Viktor Emanuel aitaren heriotzaren ondoren, Italiako errege bihurtu zen, Hunberto I.a izenarekin. 1900eko uztailean, Monzara (Lombardia) joan zen, kirol-ekintza batera. Uztailaren 29an, afaldu ondoren, Gaetano Bresci anarkistak bost tiro emanda erail zuen. Ezusteko heriotzaren ondoren, Viktor Emanuel semeak oinordetu zuen Italiako tronua. Hunberto Erromako Agriparen Panteoian ehortzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b Umberto I Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hunberto I.a Italiakoa Aldatu lotura Wikidatan