Sebastokrator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sebastokrator (grezieraz: σεβαστοκράτωρ, sebastokratōr; bulgariera eta serbieraz Севастократор, sevastokrator) Bizantziar Inperioko noblezia titulu bat izan zen. Inperioaren mugakide ziren edota Bizantzioren orbita kulturalean zueden beste herrialdeetako agintariek hartu zuten titulu hau.

Hitza sebastos ('ohoragarri', Latinezko Augustusen baliokide) eta krator ('agintari', autokrator -enperadore- tituluaren sustrai berbera)[1]. Sebastokrator-aren emazteak grezieraz sebastokratorissa (σεβαστοκρατόρισσα) edo bulgarieraz eta sebieraz sebastokratitsa (севастократица) titulua hartzen zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexios I Komneno enperadoreak sortu zuen titulua, bere anaia Isaac Komneno omentzeko. Ana Komnenaren arabera, Alexiosek Isaac zesar tituluaren gainetik goratu nahi izan zuen izendapen honekin, bere koinatu Nizeforo Melissenori hitz eman bezala. Ana Komnenak «bigarren enperadore» batenarekin parekatzen du sebastokrator titulua, eta zesarrarekin batera maila hau zuenak koroa bat eramateko eskubidea zeukan (ez, ordea, diadema inperiala). Komneno dinastian zehar, maila altuem¡na izaten jarraitu zuen enperadorearen azpitik, 1163an Manuel I Komneno enperadoreak despota titulua sortu zuen arte. Ordura arte, titulua enperadore familiako kideii bakarrik eskaintzen zitzaien, normalean enperadorearen seme gazteneei.

1204 Laugarren Gurutzada Bizantziar Inperioa desgin ostean, Inperio Latindarrak, Nizeako Inperioak eta Bigarren Inperio Bulgariarrak titulua bere egin zuten . Nizea eta ondoren berrezarritako Bizantziar Inperioan,tituluak gorteko garrantzitsuenetariko bat izaten jarraitu zuen, ia beti enperadorearen senitartekoei bakarrik ematen zitzaielarik. Azken Sebastokrator ezaguna Demetrio Kantakuzeno izan zen, XIV. mende bukaerako Peloponesoko agintaria.

Iturrien arabera, urdina zen tituluari lotzen zitzaion kolorea: sebastokrator jantziak mediak eta bota urdinak ziuten. Jorge Akropolita-ren arabera, errege familiaren parte ziren sebastokratorrak botetan arrano inperialak eramateagatik bereiz zitezkeen, 1260 inguruan. Pseudo-Kodinos kronikariaren garairako (XIV. mende erdialdean), sebastokrator guztiek hondo gorriaren gainean brodatutako arranoak zeramatzaten. Kodinosen arabera, zeremonia jantziak tunika gorri bat (Klamidea) eta kolore urrekara eta gorriko koroa (stefanos) ere hartzen zituen barne. Sebastokratorraren eskumenen artean dokumentuak tinta urdin bereziaz sinatzeko eskubidea zegoen.

Bulgarian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaloyanek bere aitarengandik, Bulgariako Ivan Asen I.-ren seme batengandik, jaso zuen titulua.

Serbian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nemanjik dinastiaren agintaritzapean, titulua Serbiako Erdi Aroko gortean sartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.oxfordreference.com/view/10.1093/acref/9780195046526.001.0001/acref-9780195046526-e-4872