Edukira joan

Ana Komneno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Komnena» orritik birbideratua)
Ana Komneno
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1083ko abenduaren 1a
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla, 1153 (69/70 urte)
Familia
AitaAlexios I.a Komneno
AmaIrene Dukas
Ezkontidea(k)Nikephoros Bryennios the Younger (en) Itzuli  (1097 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKomnenos (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko greziera
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea
Lan nabarmenak

Ana Komneno[1] (grezieraz: Άννα Κομνηνή, Anna Komnēnē, Konstantinopla, 1083ko abenduaren 1a - ib., 1153) bizantziar printzesa eta historialari bat izan zen, Alexiada lanaren egilea.

Alexo I.a Komneno enperadorearen alaba nagusia, literatura bizantziarrean, historian, geografian, mitologian, eta are filosofian ere aditu bihurtu zuen heziketa arduratsu bat jaso zuen. 1097an Nizeforo Brienniorekin ezkondu zen, tronurako antzinako erregegai baten semea zena. Bere ama Irene Dukasekin batera, azpijokoan aritu zen, Alejo I.ak, oinordeko bezala, Anaren senarra izenda zezan, Anaren anaia zen Joan II.a Komnenoren ordez. Bere anaia Joan II.a Komneno tronura iritsi zenean, ama eta alaba monasterio batetara erretiratu ziren.

Monasterioan, Anak, "Alexiada" idatzi zuen, bere aita Alejo I.aren erregealdiaren historia bat, grezieraz, hamabost liburutan banatua. Lanak, 1148an amaitua izan zena, bere aitaren karrera politikoa kontatzen du 1069tik 1118an hil zen arte. Bere senar Nizeforo Briennio idazten hasi zen, eta, 1137an hil zenean amaitu gabe utzi zuen historiaren jarraipena da.

Ana Komneno, berri zehatzik dagoen lehen emakumezko historialaria da. Bere ereduak, Tuzidides, Polibio eta Xenofonte greziarrak dira, eta, bere estiloa, garai hartako bizantziar literaturako atikotasunagatik bereizten da. Bizantziar Inperioaren babeslea orokorrean eta bere familiarena bereziki, bere anaia Joan izan ezik, bere lanean, gorroto eta mespretxu bereziarekin ikusten ditu latindar gurutzatuak.

Familia eta lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Konstantinoplako jauregian jaio zen. 7 anai-arreben artean zaharrena zen; hauek izan zituen, jaiotza ordenan: Maria Komneno, Juan II Komneno, Androniko Komneno, Isaac Komneno, Eudoxia Komneno eta Teodora Komnena Angelina.

Historia, matematika, zientzia eta filosofia grekoan formatu zen arren, bere gurasoek poesia ematea debekatu zioten. Izan ere, emakume ez birginak glorifikatzen zituela zioten eta hau ez omen zen egokia bere klaseko emakume batentzat. Bere gurasoen debekuari kasurik egin gabe, poesia eikasi zuen Anak erreinuko eunuko batekin. Ikasketa hauekin, bere garaiko edukazio onena zuen emakumeetako bat bihurtu zuen.

Garaian ohikoa zen bezala, Ana emaztegaitzat jarri zuten Konstantino Dukasekin, Miguel VII eta Maria Alaniakoaren semearekin. Hau ordea, denbora gutxira hil zen eta Ana beste gizon batekin ezkondu zen.

1097an, 14 urte zituela, Nizeforo Brieniorekin ezkondu zen. Anak zionez, beraien ezkontza politika kontua izan zen, maitasuna baino gehiago. Hala eta guztiz ere lau ume izan zituzten: Alejo Komneno, Juan Dukas, Irene Dukaina eta Maria Briennio Komneno.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizantziar Inperioa
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.