Seber Ormaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Seber Ormaza
Bizitza
Jaiotza Bermeo1925eko maiatzaren 11
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bermeo2010eko otsailaren 9a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta kantugilea

Seberiano Ormaza Unamuno (Bermeo, Bizkaia, 1925eko maiatzaren 11 - Bermeo, 2010eko otsailaren 9a) euskal herritar politikari eta abestigilea izan zen. 1981eko Otsailan, Estatu Golpea eta egun gutxira, EAE-ANVko VI Biltzarra burutu zen Seber Ormaza izendatuz lehendakari eta Imanol Agirre idazkari nagusi. Alderdiak bere izaera irekia, abertzalea, sozialista eta demokratikoa berretzi zuen, eta Herri Batasunaren garrantzia azpimarratu zuen abertzale eta ezkertiarren topaleku, batze eta erreferentzia bezala. 1985. urtetik aurrera Herri Batasunaren mahai nazionaleko kidea eta Bizkaiko Batzar Nagusietan batzarkidea izan zen hautatua ezker abertzaleko zerrenda ezberdinen bitartez. Beranduago Gasteizeko Legebiltzarrerako hautagai aurkeztu baitzen. 2002tik 2007ra Eusko Abertzale Ekintzako ohorezko lehendakaria eta Komite Historikoko kidea izan zen.

Bermeon Herri Batasunako zinegotzia izan zen hainbat urtetan, 2007ko udal hauteskundeetan EAE-ANVko zerrendetan ere eman zuen izena. Zerrenda hau legez kanpo utzi zuen arren Espainiako Auzitegi Nazionalak, EAE-ANV alderdiak bozketak igo zituen alderdi bakarra izan baitzen, 3 zinegotzi lortuz 1400 bozkei esker, baina PNVk eta EAk euren artean banatu zituzten zinegotziak (2 PNVk eta 1 EAk). Urte bardinean omendua izan zen herriko jaien bezperan (Irailaren 7an) herritarrengandik bere bizi guztian Euskal Herriaren alde egindako lanagatik, eta izandako ausardia eta adoreagatik.

Nahiz eta lan ugari egin izan Frankismo garaian, bere lan politiko ezagunena diktadorea hil ondoren izan zuen islada, EAE-ANVko lehendakaria zenetik aurrera. Bere mitinetan argi eta garbi uzten zituen zeintzuk ziren EAE-ANVren oinarriak, herri zapaldu baten independentzia eta langileen eskubideen aldekoa. Urtero izan da EAE-ANVko bozeramailea Albertia mendian (Legutio) 1936. urtean bertan borrokatutako eusko gudarien omenez "atzo eta gaurko gudarien alde" lemapean.

Seberren mezu historikoek gaur egunean oraindik ere izugarrizko balioa dute, izan ere betidanik aldarrikatu izan du Euskal Herri bateratua, herritarrek egina, eta horretarako ezinbestekoa zela norberaren interesak alde batera ustearena eta berau lortzearena; <<Lehenengoa aberria eta gero alderdia>>. Lorpen horretarako argi eta garbi baztertzen zituen kapitalismoa, Opus Dei edota PNVren baloreak, nahiz eta garai beltzeneetan PNV bezalako alderdiarekin eta beste hainbat mota desberdinetako erakundeekin batera borrokatu izan Euskal Herriaren aldeko independentzia eta burujabetza lortzeko, bai guda zibilean eta Frankismo garaian ere.

« Duela 150 urtetatik gaur egun arte "bakea" esaten digute, eta bakea nahi dugu guk ere. Baina askatasuna ere nahi dugu, eta etxera itzul daitezen euskal preso eta iheslari politiko guztiek ere. Hori barik ezinezkoa da.  »
Seber Ormazaren hitzetan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal biotz iturmina,

odolgorriagas egiña.

Zenbatez ederrago zu,

seme zintzoak bagiña.

Gurutz orlegiz egiña,

gure lurra da bardiña.

Berak ernezun euskara,

gure bizotz baren muiña.

Guritz zuriagas egiña,

gudariaren estalkiña.

Bildu gaizazu aspian,

biar eriotz bagiña.

Gure herriaren adiña,

izan ziatez ikurriña.

Askatasuna zaintzeko,

zu bai zerate egiña.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]