Segontia Paramica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Segontia Paranica
Datuak
EskualdeaHispania Tarraconensis
Historia
KulturaBarduliar, erromatar
Metropolia(k)Antzinako Erroma

Segontia Paramica barduliarren lurraldeko civitas bat izan zen, Ptolomeok aipatu zuena.[1] Segontia izena duten hainbat herri edo hiri aipatzen dira iturri klasikoetan. Pliniok dio Uxama eta Segontia hainbat lekuri izena emateko agertzen direla. Ptolomeok bi Segontia Paramica aipatzen ditu: bat bakzeoen artean eta bigarrena barduliarren lurretan.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapena ez da ezaguna. Burgosen dagoen Cigüenzan[2] kokatu zuen Claudio Sánchez-Albonozek, "Sigüenza del Páramo" bere esanetan, baina bere proposamena ez da onartzen gaur egun: Ciguenza autrigoien eremuan dago eta gainera, Cigüenza herriak ez omen du inoiz izan "del Páramo" zati hori, besteak beste. Beste leku batzuk proposatu dira: Azkoitia, Paritza, Kontrasta edo Okariz.[3] Arabako mendebaldean, Segontius eta Segontiecus antroponimo[oh 1] asko agertu dira (Okarizeko ermitan, adibidez) eta horregatik María L. Albertos historialariak eskualde horretan egongo zela proposatu du, eta azken lanetan Okarizen alde egin du.[oh 2] [4]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antroponimoa pertsona izena da.
  2. Ikusi: Donemiliaga artikulua, Historia atala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Claudio Ptolomeo. II. 6. 65
  2. Sánchez-Albornozek Sigüenza del Páramo izena erabili zuen. (http://sietemerindades.blogspot.com/2020/03/ciguenza-del-paramo-y-eso.html)
  3. (Gaztelaniaz) Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449-467..
  4. Sántos Yanguas, Juan. (2010). «Identificación dde las ciudades antiguas de Álava, guipuzcoa y Vizcaya. Estado de la cuestión.» Studia Historica. Historia Antigua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]