Sekillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sekillaga
Gailurra
Garaiera 1.152 m
Koordenatuak 42° 57′ 34″ N, 2° 26′ 09″ W / 42.95944444°N,2.43583333°W / 42.95944444; -2.43583333Koordenatuak: 42° 57′ 34″ N, 2° 26′ 09″ W / 42.95944444°N,2.43583333°W / 42.95944444; -2.43583333
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Herrialdea  Gipuzkoa
Mendilerroa Elgea
Sekillaga hemen kokatua: Euskal Herria
Sekillaga
Sekillaga
Sekillaga (Euskal Herria)
Sekillaga hemen kokatua: Araba
Sekillaga
Sekillaga
Sekillaga (Araba)

Sekillaga edo Mugarriaundi Elgeako mendilerroan dagoen mendi bat da, mendilerroaren erdi ekialdean kokatua. Bere garaiera, 1.152 metrokoa da, eta, mendilerroko mendien artean, hirugarren garaiena da, Aumategi eta Gaboñoren ondoren.

Araba eta Gipuzkoa arteko mugan bertan dago, Oñatik Barrundiarekin duen mugan, azken herri honen iparrekialdeko azken muturrean.

Bere tontorrean menhir edo zutarri bat dago. Saltarrikoa bezala, hau ere etzana dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honen tontorretik gertu dagoen San Juan mendatea, oso sarri erabilia izaten zen, Arabako Lautadatik Arantzazuko Santutegira zihoazen erromesen aldetik, Calahorrako galtzada erabiliz. Loiolako San Inaziok, Iruña babesten ari zela zauritua izan zenean, mendiak igaro zituen, mendate hontatik, 1520. urtean. Bere zaurietatik sendatu ondoren, Arantzazura itzuli zen eta berriz igaro zuen mendate hau, Najera edo Naiarara joateko. Uste denez, bisita honetan bere botuak egin zituen San Inaziok, Ama Birjinaren irudiaren aurrean.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honetara igotzeko bideak, oso ugariak dira

Arantzazutik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1: Arantzazutik doan lehen bidea, Madiña auzoko baserrietatik doa, Araotzetik, Jaturabe urtegiaren gainetik. Madiñamendi inguratuz, Eztepesakon lepora iristen da. Hemendik, hegoalderantz, mendia igo behar da, mikelete etxe zahar bat igaroz, mendatetxo batean dagoena, eta, hemendik, zuzenean, Sekillagaren tontorrera hel daiteke.
  • 2: Arantzazutik, Gesaltza lepora doan bidea hartu behar da. Eskuinetara, hormigoizko bide bat, gertu dauden baserrietara doa. Bide hau, Eztepesakonera heltzen da, baina Arrolako baserrietara ere joan daiteke, ezkerretarantz hartuz. Hemendik, Azpilloste lepora heldu behar da eta, hegoalderantz hartuz, Gallerdiko tumulua bisita daiteke, baita Artasoko trikuharria ere, izen bereko muinoaren ondoan. Hortik gutxira, Gainlabur lepora heltzen da. Eskuinetik, Keixtui-Gaña mendiaren tontorra inguratu behar da, ondoren, Eiziertako lepora iristeko eta, azkenik, Gaboño mendia inguratuz, Zepoleku leporantz heltzen da, berehala, tontorrera iristeko.

Barriatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemendik joanez gero, herritik abiatzen den bide bat hartu behar da. Bide honek, larreak eta zelaiak zeharkatzen ditu. Harizti batetara heldu arte jarraitu behar da bide hau. Harizti hau zeharkatu, Baltiako Eskorta ezkerretara utzi eta muino garbi batetara irten behar da. Muino honek, garaiera irabazten du ezkerrean dagoen [rtolako labarraren gainean. Muino hau jarraituz, bideak ezkerretara biratzen du, Zepoleku lepora heldu arte, ondoren, hemendik tontorrera iristeko

Larreatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larreatik, bidea oso antzekoa da. Herritik, iparralderantz doan bide bat abiatzen da. Bide honetan 800 metro inguru ibili ondoren, futbol zelai bat utzi behar da ezkerretara. Gero, ezkerretara utzi behar da Ardanubeta urmaelera doan bidea eta Gisardibelera joan behar da. Hemen, goitiera irabazten hasten da. Ondoren, eskuinetarantz Juansasi magalpetik Askaito labarlekurantz sartzen da, San Juan mendatera helduz. Eskuinetik, tontorrera hel daiteke haizerroten bideari jarraiki.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]