Selfixhe Ciu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Selfixhe Ciu
Bizitza
JaiotzaGjirokastër1918ko martxoaren 31
Herrialdea Albania
HeriotzaTirana2003ko abuztuaren 22a (85 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Selfixhe Ciu, Kolombja izengoitiaz ere ezaguna, (Gjirokastër, Albania, 1918ko martxoaren 31aTirana, Albania, 2003ko abuztuaren 22a) idazle, itzultzaile eta feminista albaniarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gjirokastërren jaio zen. Musine Kokalariren laguna zen, literatura lanak argitaratu zituen lehen albaniar emakumeetako bat izan zena. 1935eko azaroaren 28an, 17 urte zituela, poema bat argitaratu zuen Populli egunkarian[1].

Florentzian (Italia) ikasten ari zen, Albaniako italiar inbasioa gertatu zenean, 1939an. Gero, Albaniara itzuli zen Xhemal Broja senarrarekin, eta liburu-denda bat ireki zuen Shkodër hirian. Albaniako Lanaren Alderdian sartu zen, Drita Kosturi eta Nexhmije Hoxharekin batera[2], eta legez kanpoko manifestazio antifaxista baten antolatzaileetako bat izan zen 1942ko otsailaren 22an. Horregatik atxilotu eta heriotza zigorra ezarri zioten, baina gero aske utzi zuten. Bigarren Mundu Gerraren ostean, 1947an, senarrarekin batera deportatu zuten lehen aldiz, eta 1966an bigarren aldiz. 1998an bere oroitzapenak, baita poesia eta beste argitalpen batzuk ere, Tallazet e jetes izeneko liburuan argitaratu zituen. 2003ko abuztuaren 22an hil zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Albanieraz) «Nasho Jorgaqi: Zërat e parë femërorë të letërsisë shqipe» Radio Kosova e Lirë 2015-09-17 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  2. (Ingelesez) Pritchett Post, Susan E. (1998). Women in Modern Albania: Firsthand Accounts of Culture and Conditions from Over 200 Interviews. McFarland & Company, 109 or. ISBN 978-0-7864-0468-1..
  3. (Albanieraz) Isufaj, Ermira. «Kujtimet e komunistes se radheve te para» Panorama 2013-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]