Gjirokastër
| Gjirokastër Gjirokastër | ||
|---|---|---|
| hiria | ||
| Administrazioa | ||
| Estatu burujabe | ||
| Albaniako konderria | Gjirokastër konderria | |
| Izen ofiziala | Gjirokastër | |
| Jatorrizko izena | Gjirokastër | |
| Posta kodea | 6001–6003 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 40°04′33″N 20°08′20″E / 40.07583°N 20.13889°E | |
![]() | ||
| Azalera | 59 ha | |
| Altitudea | 190 m eta 286 m | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 19.836 (2011ko urriaren 1a) | |
| Dentsitatea | 336 bizt/km² | |
| Informazio gehigarria | ||
| Telefono aurrizkia | 084 | |
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
| Hiri senidetuak | Sarandë, Casale Monferrato, Grottammare eta Patras | |
| gjirokastra.org | ||
Gjirokastër (ɟiɾoˈkast:əɾ, -ra ahoskatua, albaniera definitian: Gjirokastra) Albaniako hegoaldean dagoen hiria da. Izen bereko konderriaren eta barrutiaren hiriburua da.
Esaten denez, hiriaren izenak Argyro printzesa greziarraren izenean du jatorria. Argyresek XV. mendean eraikitako gotorlekuko dorretik bota zuten bere burua, setiatutako Turkiako armada baten aurrean amore eman beharrean. Hala ere, litekeena da Argyres tribuaren izenatik eratorria izatea "Argyres gotorlekua". [1].Erdi Aroko greziar iturrietan, Argyrocastron agertzen da, Joan VI.a Kantakouzenosek 1336an aipatua. Izena Erdi Aroko grezieratik dator, Argyro "zilar" eta "gaztelu" esanahiarekin; Bizantziar kronikek ere Argyropolyhni izena erabili zuten, hots, zilarrezko hiria esan nahi duena. Ondoren, Ergiri eta Ergiri Kasrı izan ziren turkiar otomandar izenak. Greziarrek, alemaniarrek eta italiarrek okupatu zuten, eta Argirocastro deitu zioten, Bigarren Mundu Gerran. Hiriak Argjiro printzesaren izena hartu zueneko teoria, XIX. mendeko Kostas Krystallis idazleak eleberri labur bat idatzi zuenekoa, herri etimologian mantentzen da eta Kadareren poema batean jaso zen 1960ko hamarkadan.
Hiriko alde zaharra «hiri-museo» izendatu zuten komunismoa zegoen garaian. 2005ean UNESCO erakundeak, hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen «otomandar herriaren ondo zaindutako adibide bakar eta lur-jabeek eraikia».[2][3]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9 | 11 | 13 | 18 | 23 | 28 | 32 | 34 | 27 | 23 | 15 | 11 | 20.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 5 | 6 | 7 | 12 | 16 | 20 | 23 | 24 | 19 | 14 | 10 | 6 | 13.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 1 | 2 | 6 | 10 | 13 | 15 | 15 | 12 | 8 | 5 | 2 | 7.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 290 | 230 | 190 | 90 | 50 | 40 | 10 | 10 | 60 | 180 | 400 | 320 | 1870 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 10 | 8 | 7 | 5 | 2 | 1 | 1 | 3 | 7 | 14 | 12 | 81 |
| Hezetasuna (%) | 71 | 69 | 68 | 69 | 70 | 62 | 57 | 57 | 64 | 67 | 75 | 73 | 66.8 |
| Iturria (1): Weatherbase | |||||||||||||
| Iturria (2): Climate data | |||||||||||||
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enver Hoxha politikari komunista.
- Ismail Kadare idazlea.
- Selfixhe Ciu idazlea.
- Xhanfise Keko zinema zuzendaria.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grottammare, Italia
Klina, Kosovo
Lipjan, Kosovo
Nardò, Italia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Everett-Heath, John,.- The Concise Oxford Dictionary of World Place Names (5 ed.), Gjirokastër sarrera. ISBN 9780191882913
- ↑ Three new sites inscribed on UNESCO's World Heritage List. .
- ↑ (Ingelesez) «Museum-City of Gjirokastra» UNESCO World Heritage Site.

