Serafino De Tivoli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serafino De Tivoli

Bizitza
JaiotzaLivorno, 1826
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1892)
HeriotzaFlorentzia eta Livorno, 1892 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli

Serafino De Tivoli (Livorno, 1825eko otsailaren 22aFlorentzia, 1892ko azaroaren 1a) italiar margolaria izan zen.

Giuseppe Garibaldiren alde Risorgimenton borrokatu zuen Toskanako boluntarioetako bat izan zen eta Erromatar Errepublikaren defentsan parte hartu zuen. Florentziara itzulita, Michelangiolo kafetegira joaten lehenengoetako bat izan zen. Macchiaioli taldeko kideekin harremanak izan zituen, bereziki Telemaco Signorini eta Vito D'Anconarekin. Toskanako paisaiak aire zabalean margotzeari ekin zion eta "Scuola di Staggia" sortu zuen pintura saioak partekatzeko.

1855ean, Parisko Erakusketa Unibertsalera bidaiatu zuen, eta Barbizongo eskolako lanekin txundituta geratu zen. Florentziara itzulita, bere lagunei helarazi zien gogo hori. Ondoren, Londresen eta Parisen bizi izan zen, eta margolari inpresionistekin harremanak izan zituen. 1890. urtean Florentziara itzuli zen eta isolamendu erlatiboan bizi izan zen 1892an hil zen arte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]